Posta
Hasia naiz dagoeneko lehen gutun eta postalak bidaltzen. Inork orogarri gisa halakorik nahi izanez gero email bat idatz diezadala bere helbidearekin. Akaso ez dut segituan idatziko baina tira, urtebete daukat horretarako :-)
Hasia naiz dagoeneko lehen gutun eta postalak bidaltzen. Inork orogarri gisa halakorik nahi izanez gero email bat idatz diezadala bere helbidearekin. Akaso ez dut segituan idatziko baina tira, urtebete daukat horretarako :-)
It's a bit embarrasing for me to write something in english because you all will realize how bad is my level. Before arriving to Finland I thought that I will be able to comunicate fluenty in this language but I soon noticed that allbody here speaks better than me, even the chinese people. Anyway, if you can understand me its enough.
I'm doing these summaries because I know some people that want to read this diary but can't understand anything because is in basque. I almost know people from all over the world: Japan, Chinca, Korea, Taiwan, Canada, Peru, Venezuela, Mexico, Kenia, germany, Finland, France ...
This web page has been built as a Diary during my stance in Raahe (Finland). I arrive here in October and I will stay here until may, doing my last year of University as a Erasmus student.
In those english summaries you will find the most interesting information of my stance in this cold country. It's quite hard for me to write in english, I need more time to write something and considering that I don't have much free time (I'm also doing my final proyect, something related with games and artificial intelligence) I don't know how often I will be able to put any new here.
JOTAKE
Sauna party
Haloween party
Bisita enpresara
Hemendik aurrera, hau da egingo dudana nire mezuekin, hasiean tratatuko diren gaiak zehaztea. Honela errazago jakin ahal izango duzue benetan interesatzen ote zaizuen edo ez.
Lehenik eta behin Sauna party-a. Saunan ikasle denak elkartzeko eskusarekin eginiko festa da. Aurreko batean Oulun egin zen eta oraingo honetan Raaheren txanda zen. Jende ugari etorri zen Oulutik, ondo, horrek neska gehiago esan nahi du. Bi euskaldunekin egoteko aukera ere izan nuen, Igor ete Leire, oso jatorrak biak. Espainiako jendea ere bazen baina a la hora dela berdad, saunan, denak igual, izerditan. Oso giro polita zegoen. Lehenik neskak joan ziren, gu bitartean zerbezak edaten kiroldegian, ta klaro gure txanda iristerako ba, ejem, ya kontentu.
Hurrengo festa: Halloween party-a. Halloween egunez festa bat omen zegoen herriko taberna batean asi que hara joan behar. Azken 10 urteetan ez naiz sekula mozorrotu, ezta inhauteritan ere, ta hona etorri ta horixe egin behar ba. Beldurra emango zuen zeozertan mozorrotu behar ginela eta etxeko ganabrara igo ginen erasorako arma gisa balioko zigun zeozerren bila. Iñigok makil puska bat hartu zuen aizkora bat izango zenarentzat, nik berriz kriston makil puska (nik beti handia jeje) sega batetarako. Gero eskulanetarako txanda berriz ere, horrela pasa genuen arratsalde osoa. Azkenean ikusi dituzue argazkietan nola joan ginen asi que ez dut azalduko zein zen gure mozorroa. Festa polita zen, jatekoa bazegoen eta edariak merke xamar zeuden. Ondoren musika piloa aditzeko aukera izan genuen, jam session tankerako zeozer zen, nahi zuenak (noski lehenik zeozer prestatuarekin) jo zezakeen eta hala ezagun asko ikusi genituen han intsumentu ezberdinak jotzen. Jotako abesti guztiak rock talde ezagunen bertsioak ziren.
Aurrekoan herriko enpresa garrantsitsuenera bisitaldia genuen unibertsitatetik. Fundizio enpresa da eta eta beneta handia, kilometro karratu baten azalera izango duela uste dut. Barruan izan ginen metalezko piezak nola eraldatzen ziren begira, ikustekoa da gori gori daudenean ze noako dizdira eta berotasuna kanporatzen duten.
Buff, orain artean idatzitakoari errepaso labur bat eman diot eta a ze akats pila topatu ditudan, sekula ez dut teklatu bidez behar bezala idazten ikasi eta azkar idazten saiatzen naizenez hitz eta letra asko jan egiten ditut, sentitzen dut. Konturatu naiz bai Pizzaren pasartea bi aldiz komentatu dudala, aurretik esan bezala hori askotan geratutako da, ez dut beti gogoan zer den idatzia dagoena. Eta hau bezala kontrakoa ere pasatzea litekeena da, hau da , zeozer esatea ahaztutzea. Ta hori da Iñigoren Sustatuko protadarekin pasa zaidana. Aizkolariz jantzitako argazkia aldizkariko orri nagusian azaldu baizen! a ze parreak bota genituen Mikel Larreategik horretarako permisoa eskatu zikigunean.
Kontagailu hauek pagina honek jaso dituen bisita kopurua zenbatzeko balio dute. Honela benetan jendeari interesatzen ote zaion jakin ahal izango dut. Balio duena lehena da bigarrenak nik eginiko bisitak ere zenbatzen baititu baina aldiz estatistikak aztertzeko hobea da.
Hotzik egiten ote al duen? beno -23tan egon gara eta biziraun dugu, beraz gerora begira larritzeko arrazoirik ez. Asteburu honetan Rovaniemin izan naiz beste ikasle talde batekin batera, Zirkulu Polarra hasten denetik oso gertu dago, hain gertu ze bi aldeak banatzen dituen mugan zapaldu ere ahal izan dugu, lerro batez marraztua baitago. Beste baterako utziko dut bi egun horien kronika baina jakin dezazuela primeran pasa dudala nire urtebetetze ospakizuna, bai atzo zen. Gainera bai errealak, eibarrek zein bartzelonak ere irabazi egin dute, horixe bera eskatu nion Santa Claus-i berarekin izan nintzenean eta bete egin da!!! Asteburu bikaina benetan.
Esaten didazuenez asko kostatzen zaizue nire kontuak jarraitzea gauza asko idazte baititut. Hobe, honela deskantsu txiki bat hartuko dut eta orain artekoari errepaso txiki bat emateko aprobetxatuko dut. Bide batez gauzatxo bat komentatzeko aprobetxatuko dut. Antza denez batzuk ez duzue asmatzen komentarioak jartzean. Oso erraza da. Nahikoa duzue 'x comments' jartzen duen tokian click egitea eta anonimo bezala idatzi nahi duzuela esatea. Gero mezua idatzi eta mezua publikatzeari eman, horixe besterik ez.
Por cierto bertako argazki gehiago ikusi nahi izan ezkero Iñigoren bi horrien helbideak hauek dituzue:
www.ratol.fi/~earanda
www.flickr.com/photos/pakito/
Makina bat gauza badaude hemen egin ditudanak gurasoek ikusi izan ezkero harriturik utziko lituzketenak (ez gaizki pentsatu). Alde batetik gelako atean zerralia jarri genuenekoa dago. Inoiz ibili ote al naiz ni destornilladorearekin zeozertarako? ez dut uste. Hemen ordea sekulako ideia izan nuen gure atea giltzapetzeko. Hitzez azaltzea ez da erraza baina tira, esan dezagun ganbarara dihoan atearen zerraila soltatu eta gurean jartzea lortu nuela, uste dut argazkiren bat igo dudala momentu harekin. Bigarrena tradizioz emakumeen eginbeharrekin zerikusia izan duen lana da (tradizioz eh, ez nuke nahi inork matxita naizenik esaterik): jostea. Han etorri zitzaidan aurrekoan Iñigo erosi berri zuen josteko kaxa txiki batekin, "a bai? ba nik estreinatuko dut", ta hantxe asi nintzen nire mantak zituen, nola esan, akats batzuk konpontzen. Aurreko lanarekin alderatuz honakoak ez du itxura oso onik, baina funtzionatu, funtzionatzen du, nahikoa.
Ez dakit etxearen deskribapena egitean atea irekitzeko botoiari buruz ezer esan ote nuen. Gauza da kanpoko atea barrutik irekitzeko nahikoa dugula botoi bati sakatzea eta honek automatikoki atea irekitzen duela, non eta gure etxeko egurrezko ate zahar batean! eta antza denez etxe guztietan omen da horrela.
Azken bi asteetan apuntatzen ibili naiz zeintzu ziren orri honetan kontatu beharreko gauzak eta uste dut horrexegaitik beragaitik nabilela hain atzeratua. Badakizue, "beno ohar bat jarriko dut eta gero denbora izatean idatziko dut", ta gero gero salda bero. Geroz eta gehiago kostatzen zait honetan jartzea, argazkiak jartzea errazagoa da.
Beno ba, pizza egun genuen egunetik hasiko naiz. Hona etorri arte ez naiz apenas sukaldean ibili eta ibili naizenean, ejem, badakizue zer pasa zitzaidan orduko artan. Orain aldiz egunero ibiltzen naiz Iñigorekin (frantxesek eta guk orain banandurik egiten dugu, rollo txarrik gabe baina ez da erraza lau ados jartzea) eta aitortu beharrak daukat oso ondo moldatzen garela. Hori, aurrekoan pizza egin genuela, baina oso osorik eh? masa eta guzti eta izugarri ona atera zen. Dena den ez du pena merezi Finlandian pizza egiten hasteak ze guk 2 ordutan egin genuena pizzerian 10 minututan duzu 5 eurogaitik, bai pizza familiar bat 5 eurogaitik! eta goizeko ordu txikietan ere irekita egoten dira. Pasa que ez dute etxera ekartzeko zerbitzurik eta neguan egiten duen hotzarekin ez dakit inor animatuko den bertara joatera. Por cierto asteburu honetarako -15 omen dago iragarria. Nola uler daiteke hori, duela bi egun 3 gradutan egon garenean?
Buff, etxean izandako lehen Party-aren berri ere ez dizuet eta eman! Frantsesak San Petersburgora joan zireneaen aprobetxatu genuen festa antolatzeko. Bitxia izan zen, printzipioz jende dexente ginen elkartzeko, Iñigok ezagutzen zuen Ouluko jendea etortzekoa baitzen baina azkenean kale egin zuten eta bost pertsona baino ez ginen, Diego ere gurekin zen. Bapatean ordea txino seikote bat etorri zitzaizkigun, haiekin ezin dezu sekula jakin etorriko ote diren edo ez. Ta ordutik aurrera pixkanaka pixkana jende gehiago iritxi zen, etxean apenas lekurik geratu ez zen arte. Honen esplikazioa Diego gurekin izatearekin dago loturik, bi urteren ondoren jende mordoa ezagutzen baitu eta lagun bati abisatzea nahikoa izan zitzaion honek besteak ekartzeko. Han azaldu ziren ere Errusiar koadrila bat ere, baziruditen denak ejerzitotik atera berriak zirela baina azkenean oso jatorrak zirela ohartu nintzen. Festa oso ondo egon zen, jende berria ezagutzeko balio izan zidan.
Orri hau nire kontuentzako prestatua dago baina honakoa ezin dut alde batera utzi. Milkshake hitza aipatu ezkero zihur nago askok "berriz ere horrekin" pentsatzen ariko zaretela. Ba bai hala da, izan ere Euskadi Gazteko maketa leiaketako 20 aukeratuen artean dago taldea eta orain inoiz baina gehiago laguntzeko eskatu behar dizuet: emaiezue zuen botoa irabazle izan daitezen. Botoa internet bidez eman dezakezue http://www.eitb.com/egaztea/maketak/maketak.asp helbidean. Taldearen web orria bisitatu nahi izanez gero (eta bide batez beren musika entzun) hemen sar zaitezkete http://www.milkshake-taldea.tk
Kaixo berriz ere denoi!
Dagoeneko nitaz arduratuta egongo zineten ezta? Nik halako
mezueren bat idazteko esperoan. Ba hementxe jarraitzen dut. Lehenik
eta behin, aurreko mezua erantzun zenidaten lagun guztiei eskerrak
ematea, ilusio handia egin zidan hainbeste mezu jasotzeak. Ikusten da
amaieran jarritako aipamen hark eraginik izan duela, okerrena zera
izan da, erantzun zenidaten guztioi banan banan banan berriz idazteko
konpromezua hartu nuela nire buruarekin eta hainbeste izanik lan
handia izan da, handia baina gustagarria. Zuotako askori aldez
aurretik jakinarazi dizuedan bezala badut dagoeneko web orri
pertsonala nire egunerokorako, baita argazkiak txertatzeko beste leku
bat ere. Honakoak dira helbideak:
http://andonisuomi.blogspot.com
www.flickr.com/photos/andonisuomi/
Lehen hori, esan bezala nire eguneroko tankerako bat da.
Hor joango naiz kontatzen hemengo gertaerei buruzko gorabeherak. Mezu
luzeak izango dira gehienak baina nire egunerokoa dela ulertu, batzuei
kontu batzu interesatuko zaizkizue beste batuzei beste batzu baina
denontzat da, baina batipat niretzat. Dena den saiatuko naiz mezu
bakoitzari izenburu egokia jartzean aldez aurretik jakin dezazuen zer
den bertan azaltzen dena. Nire gurasoek ere honelaxe jakingo dute nola
nabilen asi que pentsatuko duzue gauza guzti guztiak ez ditudala
konatutko ;-) Batzutan agian gauza errepikatuak egongo dira eta maiz
otograf akatsak ere topatu ahal izango dituzue baina nahikoa lan badut
bestela kontuak idaztearekin. Hori bai, ezer oso garbi geratu ez dela
uste baduzue abisatu eta hobe azaltzen saiatuko naiz. Ematen ari
naizen esplikazioengatik badirudi kriston orria dela baina ez da hala,
ez dago nire esku (beno bai baina ez guztiz) gauza interesgarriren bat
pasa eta kontazeko aukera izatea, ea zorterik dudan eta istorio
barregarrik edo dudan zuek goza dezazuen. Idazten dudan mezu
bakoitzaren azpialdean badago komentarioa uzteko aukera, oso erraza da
eta benetan eskertuko nuke zuen parte hartzea, oraingoz pare bat baino
ez daude baina animatu, badakit hasieran pereza emango dizuela baina
behin martxa hartuta tontakeri bat da, lerro batekin nahikoa da (zuen
izena jartzea ez ahaztu). Noizik eta behin laburpen batzu egiteko
asmoa badut baina hauek zihuraski gaztelaniaz edo ingelesez egongo
dira, alde batetik euskaraz ez dakitenek zeozer irakur dezaten eta
bestetik hain mezu luzeak irakurtzeko prest ez daudenekin erruki
naizelako. Atzo erabat harriturik utzi ninduen email bat jaso nuen,
Sustatun, euskara eta teknologia berriak batzen dituen aldizkari
digitalean nire wen orriari burzko aipamena azaltzen dela
(www.sustatu.com), atzo orrialde nagusian zegoen, orain berriz
eskubitara dagoen "Jamaika gehiago ikusteko" link-ean klikatu behar da
eta bertan bosgarren aipamena begiratu. Niri buruzko gauza guztiak
orrrialde honetan idatziko baditut ere zuek bidaltzen dizkidazuen
emailak erantzuten igual igual jarraituko dut, zuek baduzue nire berri
jakiteko modurik baina nik zuei buruz ez dakit ezertxo ere asi que
idatzi beldurrik gabe, akaso denboa pixkat beharko dut baina denoi
erantzungo dizuet.
Beste helbidean argazkiak baino ez dituzue aurkituko,
baina argaki pilo bat. Hilean 10MB igotzeko kuota dut eta beraz
argazkiak konprimatu beharra dauzakt guztiak jarri ahal izateko, beraz
ez arritu argazki batzu txikiak badira edo kalitate txikikoak.
Egunerokoan ere argazki batzu gehitzen joango naiz baina gutxi batzu
besterik ez. Por cierto bi orriak astero egueratzen saituko naiz,
igande gauetan zehatzago izanda, baina ikusiko da eta erritmoari eutsi
diezaiokedan.
Orain asmoa nuen mezu hau aprobetxatuz azken asteako kontu
batzuen berri emateko baina uste dut zuzenean nire orrian idatziko
dudala. Dagoeneko nahikoa esan dut eta baditut beste zereginak,
azkenean mezu hau nire orrien deskribapen hutsa bezala geratu da baina
tira. Beno jakin dezazuela izugarri ondo nabilela, ez dut halako
bidairik edo bester ezer berezirik egin baina oso gustora nago
daramandan bizimoduarekin.
Laister arte! beno ez hain laister, Ekainera arte, gabonetan ez baitut
uste bueltatuko naizenik J.
Andoni Albizu Martikorena
Ba horixe, etxearen deskribapena, kanpoko irudi bat ikusi ahal izan duzue baina barrukoa hobe hitzez azaltzea. Ea ba, bi logela ditu, baina handiak biak ere, batean Nicola eta Ludovic-ek lo egiten dute, bestean Iñigok eta nik, guretzako oheez gain badute ohe egiten den sofa bana ere; armairu eta kaxoiak badituzte eta guk zorionez frigrorifiko txiki bat ere, edariak gordetzeko erabiltzen duguna gehienbat. Sukaldea ez da txikia ere ez eta oso ondo prestaturik dago: izotzgailudun frigorifiko handia (baina beteta egonik ere badugu soluzioa, gero azalduko dut), mikroondasa, labea, sua, plater eta kubierto piloa, sukaldean ibiltzeko tresna pila, tostadora, ... Ohiko bainugela (hemen dugu labadora) eta komuna (kuriosoa da, Finlandiako komun guztietan mangera txiki bat dago, ez dut pentsatu ere egin nahi zertarako ote den) ere baditugu, saloi handia bat bi oherekin eta egurreko eskailera batzuk igota iristen den ganbara handia. Handia da, baina ez gera sekula hurbiltzen bertara, sekulako hotza egiten baitu, honegaitik nion frigorifikoan behar adina lekurik ez bagenu ere ez dagoela arazorik :-).
Badakit azken hiru mezuak ez direla izan, esan dezagun 'oso interesgarriak'. Hemen egin ditudan gauzei buruzko zehaztapenak nahi dituzue, eta izan ere izango dituzue baina iganderarte itxaron beharko, gaur ya lehen eginda nago.
Ez dakit aurretik esan ote dizuedan badudala dagoeneko ordenagialua nirekin, baina beno, bai, iritsi zait azkenean!!! nire maitea....:-) berez duela aste t'erdi jaso nuen. Beldur nitzen agian bidean galduko ote zen edo kolperen bat jaso eta ezin izango nuen erabili, baina dena primeran joan da. Arazo bakarra zera izan da, internetera konektatzeko ethernet txartela sartzea ahaztu egin zitzaidala eta beraz orain arte Iñigoren potatilarekin moldatu behar izan naiz, orain arte diot, atzotik bai baitut nik ere interneterako sarbidea, ufa!!! espero dut hemendik aurrera maizago sartuko naizela messenger-ean. Por cierto, INORK SKYPE (internet bidez telefonotik bagina bezala dohainik hitzegiteko programa) ERABILTZEN BADU (ez dutenei instalatzeko gomendatuko nieke, googelen jarri eta aurkituko duzue) JAR NAZATELA BERE KONTAKTU GISA, AALBIZU DA NIRE NICK-A. Ordenagailua erabat osaturik izateko prozesua luzea izan da: lehenik eta behin monitorea nik nire ekipaiarekin batera ekarri nuen, ondoren cpua (kaxa zuri eta karratu handia) iritsi zitzaidan postaz, gero berriz teklatua, xagua, altabozak eta kableak. Azkenik atzo iritsi zitzaidan amak postaz bidalitako karta ethernet txartelarekin, kosta zitzaidan telefonoz amari esplikatzea nolakoa den ditxosozko txartela baina azkenean asmatu du.
Hasi besterik ez naiz egin eguneroko honekin eta dagoeneko atzerapenaz, ummmm ez dakit lanez gainezta nabilenean nola moldatuko ote naizen, hobe orain aprobetxatzea. Egia esan egunak di-da batean pasatzen zaizkit, ta hori goizeko zazpitarako jeikita izaten naizela. Gosaldu, dutxatu, korreoa begiratu eta egunkaria irakurri eta halako gauzak egiten ditudanerako badira 9:15 inguru. Ondoren normalean klasea izaten dut 12:30-ak ingurura arte, bazkaldu eta zeoer egin behar izanez gero (txartelen bat lortzea dela, ikasgaieren bat aldatzea, ordengailuan zeozer instalatu edo konfiguratzea dela) orduan aprobetxatzen dut 4:30 ingurura arte. Gero lan pixka bat eginten dut, ditudan ikasgaiek ez dute etxekolan askorik eskatzen baina bai zeozer eta honekin batera ez ahatzu proiektua ere badudala; oso gutxi aurreratu dut proiektuarekin, oraindik pentsatzen ari naiz zer egin ote dezakedan, gainera udan Teknikerren egindako praktikeri buruzko lantxo txiki batekin ere ibili naiz. Zentrura erosketaren bat egitera joan behar izanez gero lanekin amaitzen dudanerako uzten dut. 20:00-ak aldera afaria prestatzeari ekiten diogu, Iñigo ez dakit baina ni behintzat ez naiz sekula sukaldean ibili hona etorri arte eta pozgarria da ondo moldatzen naizela ikustea. Telebistak ez digu funtzionatzen baina ez dio axola, afaldu bitartean pelukula bat jeisten utzi eta jatez amaitzerako hortxe dugu filmea ikusgai (batzutan 20 minitutan-tan jeitsia dugu pelikula osoa!!!). Ba honelaxekoa da ohiko egun bat Andorirentzat Raahen, hurrengo batean asteburuak nolakoak diren azalduko dut.
Dagoeneko badago komentario bat blog-ean!!! hurrra!!! ea besteok animatzen zeraten, bestela ni hasi beharko naiz.
Bada denbora dexente ezer idatzi ez dudana eta nik egindako plangintzaren arabehera (badakizue zenbat gustatzen zaidan dena antolaturik izatea) atzo zeozer kontatzea tokatzen bazitzaidan ere beste egun batetarako uztekotan behar izan nintzen; nahiko lanpetuta nabil, beno hobe esan bestelako gauzak ditut egiteko ;-). Hala ere idatzi beharreko gauzak apuntatzen ari naiz ez ahazteko asi que zaudete lasai, laister gauza mordoa egongo da. Dena den argazki berri batzu igo ditut, 15 edo, horrekin entretenitu beharko zarete.
Beste kontu bat. Gaur eman dit jakitera Mikel Larreategik, blog honi buruzko aipamena dagoela Sustatu albistegi digitalean. Aitortu beharra daukat ez nuela Sustaturen berririk aurretik, bertan nire izena azaldu den arte baina uste dut hemendik aurrera hortxe ibiliko naizela irakurtzen. Nork esango ote zidan niri eguneroko hau hain famatu bilakatuko zenik!!! Orain sekulako presioa dut gainean, iada ez baitira nire lagunak irakurtzera sartuko soilik, baizik eta akaso bestelako jendea ere bai. Maiz idazten saiatu beharko naiz eta istorio interesgarriak kontatu.