Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

miércoles, noviembre 10, 2004

Etxearen Deskribapena

Ba horixe, etxearen deskribapena, kanpoko irudi bat ikusi ahal izan duzue baina barrukoa hobe hitzez azaltzea. Ea ba, bi logela ditu, baina handiak biak ere, batean Nicola eta Ludovic-ek lo egiten dute, bestean Iñigok eta nik, guretzako oheez gain badute ohe egiten den sofa bana ere; armairu eta kaxoiak badituzte eta guk zorionez frigrorifiko txiki bat ere, edariak gordetzeko erabiltzen duguna gehienbat. Sukaldea ez da txikia ere ez eta oso ondo prestaturik dago: izotzgailudun frigorifiko handia (baina beteta egonik ere badugu soluzioa, gero azalduko dut), mikroondasa, labea, sua, plater eta kubierto piloa, sukaldean ibiltzeko tresna pila, tostadora, ... Ohiko bainugela (hemen dugu labadora) eta komuna (kuriosoa da, Finlandiako komun guztietan mangera txiki bat dago, ez dut pentsatu ere egin nahi zertarako ote den) ere baditugu, saloi handia bat bi oherekin eta egurreko eskailera batzuk igota iristen den ganbara handia. Handia da, baina ez gera sekula hurbiltzen bertara, sekulako hotza egiten baitu, honegaitik nion frigorifikoan behar adina lekurik ez bagenu ere ez dagoela arazorik :-).