Bigarren Mezua (email)
Kaixo berriz ere denoi!
Dagoeneko nitaz arduratuta egongo zineten ezta? Nik halako
mezueren bat idazteko esperoan. Ba hementxe jarraitzen dut. Lehenik
eta behin, aurreko mezua erantzun zenidaten lagun guztiei eskerrak
ematea, ilusio handia egin zidan hainbeste mezu jasotzeak. Ikusten da
amaieran jarritako aipamen hark eraginik izan duela, okerrena zera
izan da, erantzun zenidaten guztioi banan banan banan berriz idazteko
konpromezua hartu nuela nire buruarekin eta hainbeste izanik lan
handia izan da, handia baina gustagarria. Zuotako askori aldez
aurretik jakinarazi dizuedan bezala badut dagoeneko web orri
pertsonala nire egunerokorako, baita argazkiak txertatzeko beste leku
bat ere. Honakoak dira helbideak:
http://andonisuomi.blogspot.com
www.flickr.com/photos/andonisuomi/
Lehen hori, esan bezala nire eguneroko tankerako bat da.
Hor joango naiz kontatzen hemengo gertaerei buruzko gorabeherak. Mezu
luzeak izango dira gehienak baina nire egunerokoa dela ulertu, batzuei
kontu batzu interesatuko zaizkizue beste batuzei beste batzu baina
denontzat da, baina batipat niretzat. Dena den saiatuko naiz mezu
bakoitzari izenburu egokia jartzean aldez aurretik jakin dezazuen zer
den bertan azaltzen dena. Nire gurasoek ere honelaxe jakingo dute nola
nabilen asi que pentsatuko duzue gauza guzti guztiak ez ditudala
konatutko ;-) Batzutan agian gauza errepikatuak egongo dira eta maiz
otograf akatsak ere topatu ahal izango dituzue baina nahikoa lan badut
bestela kontuak idaztearekin. Hori bai, ezer oso garbi geratu ez dela
uste baduzue abisatu eta hobe azaltzen saiatuko naiz. Ematen ari
naizen esplikazioengatik badirudi kriston orria dela baina ez da hala,
ez dago nire esku (beno bai baina ez guztiz) gauza interesgarriren bat
pasa eta kontazeko aukera izatea, ea zorterik dudan eta istorio
barregarrik edo dudan zuek goza dezazuen. Idazten dudan mezu
bakoitzaren azpialdean badago komentarioa uzteko aukera, oso erraza da
eta benetan eskertuko nuke zuen parte hartzea, oraingoz pare bat baino
ez daude baina animatu, badakit hasieran pereza emango dizuela baina
behin martxa hartuta tontakeri bat da, lerro batekin nahikoa da (zuen
izena jartzea ez ahaztu). Noizik eta behin laburpen batzu egiteko
asmoa badut baina hauek zihuraski gaztelaniaz edo ingelesez egongo
dira, alde batetik euskaraz ez dakitenek zeozer irakur dezaten eta
bestetik hain mezu luzeak irakurtzeko prest ez daudenekin erruki
naizelako. Atzo erabat harriturik utzi ninduen email bat jaso nuen,
Sustatun, euskara eta teknologia berriak batzen dituen aldizkari
digitalean nire wen orriari burzko aipamena azaltzen dela
(www.sustatu.com), atzo orrialde nagusian zegoen, orain berriz
eskubitara dagoen "Jamaika gehiago ikusteko" link-ean klikatu behar da
eta bertan bosgarren aipamena begiratu. Niri buruzko gauza guztiak
orrrialde honetan idatziko baditut ere zuek bidaltzen dizkidazuen
emailak erantzuten igual igual jarraituko dut, zuek baduzue nire berri
jakiteko modurik baina nik zuei buruz ez dakit ezertxo ere asi que
idatzi beldurrik gabe, akaso denboa pixkat beharko dut baina denoi
erantzungo dizuet.
Beste helbidean argazkiak baino ez dituzue aurkituko,
baina argaki pilo bat. Hilean 10MB igotzeko kuota dut eta beraz
argazkiak konprimatu beharra dauzakt guztiak jarri ahal izateko, beraz
ez arritu argazki batzu txikiak badira edo kalitate txikikoak.
Egunerokoan ere argazki batzu gehitzen joango naiz baina gutxi batzu
besterik ez. Por cierto bi orriak astero egueratzen saituko naiz,
igande gauetan zehatzago izanda, baina ikusiko da eta erritmoari eutsi
diezaiokedan.
Orain asmoa nuen mezu hau aprobetxatuz azken asteako kontu
batzuen berri emateko baina uste dut zuzenean nire orrian idatziko
dudala. Dagoeneko nahikoa esan dut eta baditut beste zereginak,
azkenean mezu hau nire orrien deskribapen hutsa bezala geratu da baina
tira. Beno jakin dezazuela izugarri ondo nabilela, ez dut halako
bidairik edo bester ezer berezirik egin baina oso gustora nago
daramandan bizimoduarekin.
Laister arte! beno ez hain laister, Ekainera arte, gabonetan ez baitut
uste bueltatuko naizenik J.
Andoni Albizu Martikorena
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home