Duel bi astekoak
Azken bi asteetan apuntatzen ibili naiz zeintzu ziren orri honetan kontatu beharreko gauzak eta uste dut horrexegaitik beragaitik nabilela hain atzeratua. Badakizue, "beno ohar bat jarriko dut eta gero denbora izatean idatziko dut", ta gero gero salda bero. Geroz eta gehiago kostatzen zait honetan jartzea, argazkiak jartzea errazagoa da.
Beno ba, pizza egun genuen egunetik hasiko naiz. Hona etorri arte ez naiz apenas sukaldean ibili eta ibili naizenean, ejem, badakizue zer pasa zitzaidan orduko artan. Orain aldiz egunero ibiltzen naiz Iñigorekin (frantxesek eta guk orain banandurik egiten dugu, rollo txarrik gabe baina ez da erraza lau ados jartzea) eta aitortu beharrak daukat oso ondo moldatzen garela. Hori, aurrekoan pizza egin genuela, baina oso osorik eh? masa eta guzti eta izugarri ona atera zen. Dena den ez du pena merezi Finlandian pizza egiten hasteak ze guk 2 ordutan egin genuena pizzerian 10 minututan duzu 5 eurogaitik, bai pizza familiar bat 5 eurogaitik! eta goizeko ordu txikietan ere irekita egoten dira. Pasa que ez dute etxera ekartzeko zerbitzurik eta neguan egiten duen hotzarekin ez dakit inor animatuko den bertara joatera. Por cierto asteburu honetarako -15 omen dago iragarria. Nola uler daiteke hori, duela bi egun 3 gradutan egon garenean?
Buff, etxean izandako lehen Party-aren berri ere ez dizuet eta eman! Frantsesak San Petersburgora joan zireneaen aprobetxatu genuen festa antolatzeko. Bitxia izan zen, printzipioz jende dexente ginen elkartzeko, Iñigok ezagutzen zuen Ouluko jendea etortzekoa baitzen baina azkenean kale egin zuten eta bost pertsona baino ez ginen, Diego ere gurekin zen. Bapatean ordea txino seikote bat etorri zitzaizkigun, haiekin ezin dezu sekula jakin etorriko ote diren edo ez. Ta ordutik aurrera pixkanaka pixkana jende gehiago iritxi zen, etxean apenas lekurik geratu ez zen arte. Honen esplikazioa Diego gurekin izatearekin dago loturik, bi urteren ondoren jende mordoa ezagutzen baitu eta lagun bati abisatzea nahikoa izan zitzaion honek besteak ekartzeko. Han azaldu ziren ere Errusiar koadrila bat ere, baziruditen denak ejerzitotik atera berriak zirela baina azkenean oso jatorrak zirela ohartu nintzen. Festa oso ondo egon zen, jende berria ezagutzeko balio izan zidan.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home