Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

miércoles, noviembre 17, 2004

Eskulanetan

Makina bat gauza badaude hemen egin ditudanak gurasoek ikusi izan ezkero harriturik utziko lituzketenak (ez gaizki pentsatu). Alde batetik gelako atean zerralia jarri genuenekoa dago. Inoiz ibili ote al naiz ni destornilladorearekin zeozertarako? ez dut uste. Hemen ordea sekulako ideia izan nuen gure atea giltzapetzeko. Hitzez azaltzea ez da erraza baina tira, esan dezagun ganbarara dihoan atearen zerraila soltatu eta gurean jartzea lortu nuela, uste dut argazkiren bat igo dudala momentu harekin. Bigarrena tradizioz emakumeen eginbeharrekin zerikusia izan duen lana da (tradizioz eh, ez nuke nahi inork matxita naizenik esaterik): jostea. Han etorri zitzaidan aurrekoan Iñigo erosi berri zuen josteko kaxa txiki batekin, "a bai? ba nik estreinatuko dut", ta hantxe asi nintzen nire mantak zituen, nola esan, akats batzuk konpontzen. Aurreko lanarekin alderatuz honakoak ez du itxura oso onik, baina funtzionatu, funtzionatzen du, nahikoa.

Ez dakit etxearen deskribapena egitean atea irekitzeko botoiari buruz ezer esan ote nuen. Gauza da kanpoko atea barrutik irekitzeko nahikoa dugula botoi bati sakatzea eta honek automatikoki atea irekitzen duela, non eta gure etxeko egurrezko ate zahar batean! eta antza denez etxe guztietan omen da horrela.