Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

lunes, noviembre 22, 2004

-23

Hotzik egiten ote al duen? beno -23tan egon gara eta biziraun dugu, beraz gerora begira larritzeko arrazoirik ez. Asteburu honetan Rovaniemin izan naiz beste ikasle talde batekin batera, Zirkulu Polarra hasten denetik oso gertu dago, hain gertu ze bi aldeak banatzen dituen mugan zapaldu ere ahal izan dugu, lerro batez marraztua baitago. Beste baterako utziko dut bi egun horien kronika baina jakin dezazuela primeran pasa dudala nire urtebetetze ospakizuna, bai atzo zen. Gainera bai errealak, eibarrek zein bartzelonak ere irabazi egin dute, horixe bera eskatu nion Santa Claus-i berarekin izan nintzenean eta bete egin da!!! Asteburu bikaina benetan.

Esaten didazuenez asko kostatzen zaizue nire kontuak jarraitzea gauza asko idazte baititut. Hobe, honela deskantsu txiki bat hartuko dut eta orain artekoari errepaso txiki bat emateko aprobetxatuko dut. Bide batez gauzatxo bat komentatzeko aprobetxatuko dut. Antza denez batzuk ez duzue asmatzen komentarioak jartzean. Oso erraza da. Nahikoa duzue 'x comments' jartzen duen tokian click egitea eta anonimo bezala idatzi nahi duzuela esatea. Gero mezua idatzi eta mezua publikatzeari eman, horixe besterik ez.

Por cierto bertako argazki gehiago ikusi nahi izan ezkero Iñigoren bi horrien helbideak hauek dituzue:
www.ratol.fi/~earanda
www.flickr.com/photos/pakito/

2 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Kaixo, hau proba bat da.

22 de noviembre de 2004, 22:08  
Blogger Mikel Larreategi said...

Hori, hori, orain gogoratu Eibarrekin.

Ondo doanean, eta Realeko jokalari ohi bat ondo dabilenean gogoratzen zarete bakarrik ;)

Nik ere elurretan egon nahi dut. Ez dut gogoratzen noiz izan zen azkenengo aldiz irudi horietako bezalako elurtea Eibarren. Txikitan oroitzen naiz izan zirela handiak, mendian zegoen gure Ikastolara oinez ere joana naiz elurretan gora. En fin... argazkiekin konformatu behar ;)

22 de noviembre de 2004, 23:27  

Publicar un comentario

<< Home