Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

jueves, noviembre 25, 2004

Kontu Atzeratu Gehiago

Sauna party
Haloween party
Bisita enpresara

Hemendik aurrera, hau da egingo dudana nire mezuekin, hasiean tratatuko diren gaiak zehaztea. Honela errazago jakin ahal izango duzue benetan interesatzen ote zaizuen edo ez.

Lehenik eta behin Sauna party-a. Saunan ikasle denak elkartzeko eskusarekin eginiko festa da. Aurreko batean Oulun egin zen eta oraingo honetan Raaheren txanda zen. Jende ugari etorri zen Oulutik, ondo, horrek neska gehiago esan nahi du. Bi euskaldunekin egoteko aukera ere izan nuen, Igor ete Leire, oso jatorrak biak. Espainiako jendea ere bazen baina a la hora dela berdad, saunan, denak igual, izerditan. Oso giro polita zegoen. Lehenik neskak joan ziren, gu bitartean zerbezak edaten kiroldegian, ta klaro gure txanda iristerako ba, ejem, ya kontentu.

Hurrengo festa: Halloween party-a. Halloween egunez festa bat omen zegoen herriko taberna batean asi que hara joan behar. Azken 10 urteetan ez naiz sekula mozorrotu, ezta inhauteritan ere, ta hona etorri ta horixe egin behar ba. Beldurra emango zuen zeozertan mozorrotu behar ginela eta etxeko ganabrara igo ginen erasorako arma gisa balioko zigun zeozerren bila. Iñigok makil puska bat hartu zuen aizkora bat izango zenarentzat, nik berriz kriston makil puska (nik beti handia jeje) sega batetarako. Gero eskulanetarako txanda berriz ere, horrela pasa genuen arratsalde osoa. Azkenean ikusi dituzue argazkietan nola joan ginen asi que ez dut azalduko zein zen gure mozorroa. Festa polita zen, jatekoa bazegoen eta edariak merke xamar zeuden. Ondoren musika piloa aditzeko aukera izan genuen, jam session tankerako zeozer zen, nahi zuenak (noski lehenik zeozer prestatuarekin) jo zezakeen eta hala ezagun asko ikusi genituen han intsumentu ezberdinak jotzen. Jotako abesti guztiak rock talde ezagunen bertsioak ziren.

Aurrekoan herriko enpresa garrantsitsuenera bisitaldia genuen unibertsitatetik. Fundizio enpresa da eta eta beneta handia, kilometro karratu baten azalera izango duela uste dut. Barruan izan ginen metalezko piezak nola eraldatzen ziren begira, ikustekoa da gori gori daudenean ze noako dizdira eta berotasuna kanporatzen duten.