Egun Bat Raahen
Hasi besterik ez naiz egin eguneroko honekin eta dagoeneko atzerapenaz, ummmm ez dakit lanez gainezta nabilenean nola moldatuko ote naizen, hobe orain aprobetxatzea. Egia esan egunak di-da batean pasatzen zaizkit, ta hori goizeko zazpitarako jeikita izaten naizela. Gosaldu, dutxatu, korreoa begiratu eta egunkaria irakurri eta halako gauzak egiten ditudanerako badira 9:15 inguru. Ondoren normalean klasea izaten dut 12:30-ak ingurura arte, bazkaldu eta zeoer egin behar izanez gero (txartelen bat lortzea dela, ikasgaieren bat aldatzea, ordengailuan zeozer instalatu edo konfiguratzea dela) orduan aprobetxatzen dut 4:30 ingurura arte. Gero lan pixka bat eginten dut, ditudan ikasgaiek ez dute etxekolan askorik eskatzen baina bai zeozer eta honekin batera ez ahatzu proiektua ere badudala; oso gutxi aurreratu dut proiektuarekin, oraindik pentsatzen ari naiz zer egin ote dezakedan, gainera udan Teknikerren egindako praktikeri buruzko lantxo txiki batekin ere ibili naiz. Zentrura erosketaren bat egitera joan behar izanez gero lanekin amaitzen dudanerako uzten dut. 20:00-ak aldera afaria prestatzeari ekiten diogu, Iñigo ez dakit baina ni behintzat ez naiz sekula sukaldean ibili hona etorri arte eta pozgarria da ondo moldatzen naizela ikustea. Telebistak ez digu funtzionatzen baina ez dio axola, afaldu bitartean pelukula bat jeisten utzi eta jatez amaitzerako hortxe dugu filmea ikusgai (batzutan 20 minitutan-tan jeitsia dugu pelikula osoa!!!). Ba honelaxekoa da ohiko egun bat Andorirentzat Raahen, hurrengo batean asteburuak nolakoak diren azalduko dut.
1 Comments:
What was it that made Leaders persistent. Was it fear or reward. Somehow these great people left their imprint on the world that the majority of us cant or wont. This web site honors those alive and from the past who have had a impact on our lives, those few Heroes that make our live easier and less complicated.
Publicar un comentario
<< Home