San Sebastianak
A ze festa antolatu genuena! Buf, orain arteko hoberena zalantzarik gabe. Ez dakit nondi khasi ere.
Ea, lehenik eta behin esan beharra dago, orduko hartan Ouluko jendea ere izan genuela festan, Diegoz gain Otokyulako hiru neska eta Beeda izan genituen, ta gauza etxean pasa behar zutenez, mutilentzako gel bat eta neskentako bestea presatu genituen.
Goizean goiz erosketak egitera joan ginen, jatekoak eta alkohola erostera, baita jendeari danborra joteko aukera emango zion zeozerren bila ere. Bueltan klaseko neplai eta bosniar batekin topatu ginen ta futbolean partidutxo bat jolastera animatu ginduten, baina gimnasion eh, hotzik gabe.
Hura amaitzean festako preparatiboekin ekin genion. Lehenbizi edateko, alde batetik sangria prestatu genuen, bestetik, ba bestetik auskao zer zen hura, osagaiak: ron txuria, fanta limon, coca cola, vodka, salmiaki, absenta, ... vamos topatu genuen guztia. Gero jatekoak, Iñigok bizkotxoa prestatu zuen, bitartean Krzysztof sandwich-ekin eta nik tortilla patatekin. Honekin amaituta festarako txanoekin ekin genion, denek gutxienez sukaladari txanoa izatea lortu genuen, 40 bat edo egin genituen. Laisterrera Ouluko jendea iritxi zitzaigun.
Festarekin ekin aurretik karteta ibili ginen denbora batez. Gero ya pixkanaka jendea etxera iristen hasi zen, ta sartu bezala gorro bana ematen genien, oraingoaz zalantzarik gabe sekula baino jende gehiago genuen, etxeko saloia txiki geratu zen, oso giro polita lortu genuen. Nexka fines batzuk ekartzea ere lortu genuen oraingoan, aurrekotan txinako neskak baino ez ziren etortzen asi que hori ere berri hona zen. 12:00ak inguruan plastikozko plater eta kubiertoak banatzeari ekin genion, ta festaren historia esplikatu ondoren, San Sebastian martxan jarri eta gure danborrada partikularrari ekin genion. Amaitzen karaokera jarri genuen, ordurako ya jendeak zeozer edan zuen asi que lotsal alde batera utzi eta han aritu ginen. 13:00ak aldera tabernetara habiatu ginen, han ezer berezirik ez. 16:00-etan etxera bueltatu ginen, after party-rako. Azken edariak amaitu, karaokeakin pixkaten jarraitu eta 7:00-tan ohera denok.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home