Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

viernes, febrero 25, 2005

Otsaila (email)

Aupa jente! hona hemen hilabete honetako nobedadeak:

Hilaren 4-ean Oulun Carnival partya izan genuen. Horren aurretik izotz
igeriketa probatzeko aukera izan genuen, bai, itsasora jun, izotzean
zuloa egin, ta hantxe, kriston hotza pasatuz, baina gustora, beno,
pare bat minutuz baino ez zen izan eh? Horren ostean sauna sartu
ginen, a ze aldea. Gero festaren txanda. Konkurtso bat montatu genuen
disfrazik hoberena aukeratzeko. Noski, inortxok ere ez zuen benetako
disfrazik, bakoitza nola edo hala moldatu behar izan zen mozorroren
bat izateko.

Hurrengo egunean Suediako Laponiara joan ginen, ba ezer berezirik ez
han, bueltakoan ikusitako aurora boreal erraldoia izan ezik, orain
harteko handiena. Handik hiru egunetara Snowfootball txapelketa izan
genuen gure herrian, Ouluko Otokyla-tik eslobakiar neska taldea ere
etorri zitzaigun, pentsa, haien izena Otokyla's Pussies zen, jakingo
duzue esanahia ezta? :=). 17 talde ginen guztira, ta zeinek irabazi,
um, ba JOTAKE izeneko talde batek antza denez. Trofeoa goizeko 1:30tan
jaso genuen taberna batean festa giroan.

Pasadan ostiralean urte honetako bigarren sauna party-a izan genuen
Oulun, kontatzeko ezer berezirik ez, aurrekoan bezala lotan Otokylan
geratu ginen Raahe-ra buletatu ordez, hura ya gure bigarren etxea
bezalakoa da :-). Larunbatean berriz sere Snowfootball-en aritzeko
aukera izan genuen, hau ya guk antolatu genuen, beno hobe esanda gure
lagunek, oraingoan gainera zelaiaren ondoan mendixka txiki bat zegoen
baina alde bat erabat izoztua zegoenez goitik bera irristatzen
jeisteko pista balitz bezala erabili genuen, dibertigarria izan zen.
Gauen afari/festa poloniar/eslobakiarra, ondo egon zen, baina oso toki
txikian jendetza handiaegia juntatu ginen, 50 bat pertsona edo bai, ta
hala ez zegoen ezer egiterik, gaienra jatekoa eta edatekoa segituan
amaitu zitzaizkigun.

Onezkero batzuk ari zaizkit galdezka, zertan ote nabilen hemen,
ikasketetan batere lanik egoten ote dudan edo; ba bai, banabil lanean,
ikasgaiei ez diet apenas atentziorik prestatzen baina proiektua poliki
bada ere badoa, oso atzeraturik, baina badoa, ez dut uste arazorik
izango dudanik ekainarako amaitzeko. Pero bueno, ez zaituztet horrekin
aspertu nahi, horregaitik interesa dakizuekeen gauzak baino ez ditut
kontatzen. Dena den, dakizuen bezala, nire gorabeheren datu gehiago
nire web orrian duzue. Por cierto, konturatu naiz argazkien web
orrian, hasierako argazkiak falta direla, antza denez azken 100
irudiak baino ez daitezke bistaratu asi que hasierako horiek
ikusi/gorde nahi izanez gero azkar ibili beharko zarete. Bueltatzen
naizenean denak pare bat DVDtan kopiatuko ditut asi que orduan denak
ikus ahal izango dituzue.

Herenegun ilea moztera joan nintzen, nor eta ni ile-apaindegi batean!
Aspaldiko partez batere animorik gabe jeiki nintzen ta hori izan zen
konponbidea, badakizue bestela ez nukeela egingo :-). Ikusi nahi
izanez gero messengerrean sartu, kamara digital berria erosi dut eta
webcam bezala erabili dezaket.

A ze gogoak ditudan datorren hilabetea iristeko, lehenik NorKapp-eko
mega-bida, ta gero 9 lagun datozkigu EHtik! Lasi txintxo portatuko
gara, baina uste dut gure presentziaz herria jabetuko dela ;-). Por
cierto, agian Maiatzen erdialdean, kursoa amaitua dugula Errusiara
bidaitxo bat egingo dugula, 3 egun San Petersburgon ta beste 3 Moskun,
polita izango da.

Dobru noc


Andoni Albizu Martikorena
+358 04117045788
Oulu Polytechnic
Raahe Institute Of Technology And Business
Rantakatu 5-7
92100
Raahe, Finland


http://andonisuomi.blogspot.com
www.flickr.com/photos/andonisuomi/

1 Comments:

Anonymous Anónimo said...

web arrarua

10 de marzo de 2005, 12:30  

Publicar un comentario

<< Home