Urte Berriko Lehen Party-ak
Welcome Krzystof
Sauna Party Oulu
Sala's Friend Birthday
Iñigo urtarrilak 10-ean bueltatu zen Euskal Herritik eta gurekin etxean bizi den ikasle berria berriz 12-an iritxi zitzaigun. Ba al dago ebaluaketa berria hasteko modu egokiagorik, festa batekin baino? Ba horixe, Krzysztof-i ongi etorria egiteko aitzakiarekin festa txiki bat antolatu genuen etxean, ez ginen jende asko elkartu baina hala re segituan hustu genituen Iñgiok ekarritako patxaran eta Polakoak ekarritako vodka berezia. Handik Panimo tabernara habiatu ginen. Han klaseko beste tipo batekin elkartu ginen, neskalagunari ezkontzeko eskatu berritan, pentsa. Taberna ixtean besteak bueltatu egin ziren bain Iñigok eta nik Bluesmoon-en jarraitu genuen. Sartu eta berehala han hasten zaigu gizon heldu bat kriston hizketaldiakin, ezgutzen omen gintuen baino guk ideiarik ere ez, erabat mozkortuta zebilen, finlandiarra noski. Geroxeago jakin genuen egun hartan goizean fakultateko pasiloan gurutzatutako irakaslea zela, despatxu bat non zegoen jakinean genbiltzala berarengana jo genuenean. Ordurako aitortu beharra dauakt gu ere pixkat edanda geundela. Black Jack-ean ere jolastu genuen, 2 euro jarri ta 12 irabazi, ez dago gaizki. Bueltako bidean bizikleta bat aurkitu genuen kandaturik gabe, ta guk hartu, etxeako ostu digutela? ba guk ere berdin :-)
Ostiralean sauna partya genuen Oulun. Hortarako betiko moduan autobusa prestatu zigutan joan eta etortzeko. Oulun bertako ikasleekin elkartu ginen, aukera polita bigarren ebaluaketarako etorritako berriak ezagutzeko. Haien arten turkiar bat zegoen, Donostiarra nintzela esan bezain pronto "NIHAT" esan zuen, ta nik "ehhhhhhh", a ze barreak bota genituen. Diego ere bertan zen, EHtik etorri berria, ta urdaiazpiko pixkat ekarri zigun, ia ahaztua nuen honen zaporea. Sauna ez zen beste munduko ezer, oso txikia, baina beno, benetako festa kanpoan zegoen asi que... Hau amaitzean tabernetan jarraitu genuen. Han finlandiar nexka kuadrila bat ezagutu genuen, horietako bat Irlandan Donostiako beste neska batekin izandakoa omen zen, ta luzaroan hitzegiten egon ginen ...
Hurrengo egnean Diego eta bere neskalaguna den Salarekin bueltatu ginen kotxean, honen lagun baten urtebetetzeak zirela eta Raahen ospatzea pentsatzen zutela, ezin ba beste festa baterako aukera galdu :-). Etxea ez zegoen oraindik guztiz prestatua, esan nahi dut, eraikia egon bazegoen baina barruan parentak pintatzea, lurra jartzea ... falta zen, hala ere inongo problemarik ez sofan komodo komodo egoteko. Vivi izeneko txakur bat ere bazuten, txiki txikia, berarekin ere oso ondo pasa zuen, batipat kriston titiak zituen nexketako baten bularrera salto egiten zuenean ;-). Nahikoa edan eta Ginara joan ginen, ta han ba betikoa. Amaierako kuriosoa izan zen, abesti lasaien txanda iritxi zen ta han jarri ginen lagun guztiak bata besteari sorbaldatik helduta korro batean, oso polita izan zen, urtebetetze festa bukatzeko era egokia. Beno, ez zen guztiz bukatu Diego, Iñigo eta niretzat, etxerako bidean ibaia zubitik zeharkatu ondoren, izotutako uretatik zeharkatzea otu zitzaigun, han ibili ginen patinatzen, kuriosoa irudia, zubi azpian irristaka.
2 Comments:
Hi, ez daukak Skype martxan ala?
Atzo ibili ninduan Skyperekin proba batzuk egitekotan baina ezagunik ez konektatuta, eta hire erabiltzailea asko ez erabiltzeagatik desgaituta dagok.
Orain, banda zabala jarri didatenez (horkoarekin konparatuz Euskaltelen 300kbps ez dittuk larregi izango, baina modemarekin lortzen nizkian 5kbpsak baino hobeto bai ;)), probaren bat egin nahi nian, baina ...
Ondo segi,
P.D.: Hikarena ez dakit nondik irten zaidan, ez dut hikaz hitz egin edo idazten, baina oraingoan irten egin zait ;)
Ah, nere Skype erabiltzailea erralin da.
Publicar un comentario
<< Home