Ordenagailua Dela Eta
Ez dakit aurretik esan ote dizuedan badudala dagoeneko ordenagialua nirekin, baina beno, bai, iritsi zait azkenean!!! nire maitea....:-) berez duela aste t'erdi jaso nuen. Beldur nitzen agian bidean galduko ote zen edo kolperen bat jaso eta ezin izango nuen erabili, baina dena primeran joan da. Arazo bakarra zera izan da, internetera konektatzeko ethernet txartela sartzea ahaztu egin zitzaidala eta beraz orain arte Iñigoren potatilarekin moldatu behar izan naiz, orain arte diot, atzotik bai baitut nik ere interneterako sarbidea, ufa!!! espero dut hemendik aurrera maizago sartuko naizela messenger-ean. Por cierto, INORK SKYPE (internet bidez telefonotik bagina bezala dohainik hitzegiteko programa) ERABILTZEN BADU (ez dutenei instalatzeko gomendatuko nieke, googelen jarri eta aurkituko duzue) JAR NAZATELA BERE KONTAKTU GISA, AALBIZU DA NIRE NICK-A. Ordenagailua erabat osaturik izateko prozesua luzea izan da: lehenik eta behin monitorea nik nire ekipaiarekin batera ekarri nuen, ondoren cpua (kaxa zuri eta karratu handia) iritsi zitzaidan postaz, gero berriz teklatua, xagua, altabozak eta kableak. Azkenik atzo iritsi zitzaidan amak postaz bidalitako karta ethernet txartelarekin, kosta zitzaidan telefonoz amari esplikatzea nolakoa den ditxosozko txartela baina azkenean asmatu du.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home