Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

lunes, noviembre 08, 2004

Atzerapena

Dagoeneko badago komentario bat blog-ean!!! hurrra!!! ea besteok animatzen zeraten, bestela ni hasi beharko naiz.

Bada denbora dexente ezer idatzi ez dudana eta nik egindako plangintzaren arabehera (badakizue zenbat gustatzen zaidan dena antolaturik izatea) atzo zeozer kontatzea tokatzen bazitzaidan ere beste egun batetarako uztekotan behar izan nintzen; nahiko lanpetuta nabil, beno hobe esan bestelako gauzak ditut egiteko ;-). Hala ere idatzi beharreko gauzak apuntatzen ari naiz ez ahazteko asi que zaudete lasai, laister gauza mordoa egongo da. Dena den argazki berri batzu igo ditut, 15 edo, horrekin entretenitu beharko zarete.

Beste kontu bat. Gaur eman dit jakitera Mikel Larreategik, blog honi buruzko aipamena dagoela Sustatu albistegi digitalean. Aitortu beharra daukat ez nuela Sustaturen berririk aurretik, bertan nire izena azaldu den arte baina uste dut hemendik aurrera hortxe ibiliko naizela irakurtzen. Nork esango ote zidan niri eguneroko hau hain famatu bilakatuko zenik!!! Orain sekulako presioa dut gainean, iada ez baitira nire lagunak irakurtzera sartuko soilik, baizik eta akaso bestelako jendea ere bai. Maiz idazten saiatu beharko naiz eta istorio interesgarriak kontatu.