Hyvaa Joulua (Egu Berri On)
Gabon Gaua
Buff, honen arabehera 13 egun dira azkenekoz idatzi nuenetik, se ve que nahiko alpertuta ibili naizela, nik ere ez dakit zertan ;-). Kontu atzeratu asko ditut baina gabonetako honek ezin du itxaron.
Gabonetan Oulu hirian ikasten ari den neska euskaldun batekin elkartzekoa nintzen, behin baino ez genuen elkar ikusi baina euskaldunak izatea nahikoa aitzakia bazen bakoitzak bere kontutik ospatu ordez biok elkarrekin egoteko egun hauetan. Gero zer pasako eta, biok ,motibu ezberdinak direla eta, ezagutzen dugun neska finlandiar batek bere etxera gonbidatu gintuela gabon gaua bere familiarekin pasatzera, ta gu ezin posikago. Aukera paregabea zirudien alde batetik afaria giro onean pasatzeko eta bestetik finlandiarrek nola ospatzen duten ikusteko; ta hala izan da gero ere. Kuivaniemi herrira joan beharra genuen, Oulutik 75 kilometrotara, ni herritik 150 km edo, Suediako mugan ia ia, oso herri txikia benetan, 2000 biztanlekoa edo. Etxean oso arrera ona egin ziguten. Han ziren Beeda-ren (gure alguna) gurasoak (ahaztu zaizkit beren izenak, ez zekiten ingelesez eta horrela ezin hitzegin beraiekin), aizpa (Pitu), anaia (Wille, Him-eko abeslariaren tankera baina V ordez W), anaiaren emaztea (Marrica, barrerik ez mesedez) eta huek bien urte t´erdiko umea (Valterri). Iritxi eta berehala bazaltzeko garaia zen (11:30 izango ziren!!!) asi que hantxe asi ginen. Baldun nintzen gustoko ez nuen aki asko egongo ote ziren baina dena oso ona suertatu zen, egia esan guk ere urdaiazpiko eta gazta pixka bat ere eraman genuen. Ondoren atsaldea Valterrirekin jolasean pasa genuen, oso mutil jatorra zen, oso ondo moldatzen ginen, gainera berari eskerrak hitz asko ikasi ditugu finesez, berak esandakoaren esanahia itzultzen baiziguten; kuriosoena zera, hark Lere eta niri "tita" eta "seta" deitzen gintuela, hau da, izeba eta osaba, ilusio handia egiten zigun. Lasiterrera, 5-ak aldera afaltzeko garaia, uste nun goserik ez nuela izango, baina ederki asko sartu zen ba dena berriz ere. Horren ondoren ezin falta ba sauna sesio txiki bat, orain esan dezaket Gabon egunez finlandian izan naizela saunan. Horren ondoren denbora luzea igaro genuen berrietan, batipat EHri euskarari eta Finlandiari buruz, badakizue, beti ere nongoak garen argi utziaz, horretan ez naiz sekula aspertuko. Valterrirekin pixkat gehiago jolasean ibili ondoren kalera atera ginen alurrarekin jolastu eta kotxeakin herria pixkat ezagutzera. Azkenik, oheratu aurretik partida bat trivialean.
Gaua ederki pasa dugu. 9-ak aldera esantu eta gosaltzera. Gero ktxea hartu eta bueltaxka bat eman dugu. Trineoakin botatzen ibili gara aldapa zegoen toki batean (oso zaila da halakorik topatzea finlandian) eta ondoren haizearen indarrarekin argindarra ematen duten "katxarro" batzuk ikustera joan gara, a ze nolako hotza han, haize galanta zebilen, eguraldi onarekin Suediako kosta ikus omen daiteke. Bueltatzerako bazkaria prest eta amaitzean despeditzeko garaia, egia esan finlandiarrek ez dute ohitura handirik horretarako, raroa da, baina beno, eskerrak eman dizkiegu eta buelta trenean.
Ehhhhhh, Santa Clausen etorrera komentatzea ahaztu egin zait. Ba gauza da Santa gurekin izan genuela Gabon gauean, opariz beteriko zaku eta guzti. Santa benetan Pitu zen, Beedaren aizpa, Velterri-ri irakasteko asmoz zein den Santa Claus. A ze opari pila eman zizkioten umeari, polita izan zen ikustea nola irekitzen zituen bere jostailu berriak, por cierto que guretzat ere bazen ezer ere, eskertzekoa benetan gutaz ere oroitzea.