Urtebetetze Party-a (lehenengoa)
Giraffe cake
Aurora Boreal
Farra Antoniorekin
Birthday Party-a
Sekula nire bizitzan egin dudan lehen tarta ere Finlandian izan behar ba. Kanpoan egoteagaitik bakarrik badirudi gauza pberriak probatu nahi ditudala. Christine-rekin egin nuen ta bukatu ondoren jabetu nintzen zertarako behar ninduen. batidorarik ez daukagu ta noski, norbait behar ba masa nahasteko. Bi tarta egin genituen, pentsa nola amaitu zuen nire besoak. Hori bai, emaitza primerakoa.
Aurora Boreal delkoari buruz ba ezer berezirik ez. Aurrekoan halako bat ikusi genuen etxe paretik eta benetan polita zen, kolore berdexkarekin. Dena den gure inguruan eraikin dexente daude eta ezin izan genuen bere osotasunena ikusi. Ez dut argazkirik gaua baitzen eta nire argazki kamerak ez lukeelako irudirik aterako.
Antonio, asteburutan etortzen den Peruko gizona da. Asteburu artan berarekin atera ginen parrandan eta ordukoari buruz zeozer kontatzekoa banintzen ere dagoeneko ahaztu zait. Hori bai, a lo tonto kontentu xamar iritsi nintzen etxera.
Nire urtebetetzeko astean Rovaniemira gindoazela eta ospakizuna astebete aurreratzea erabaki genuen, honela gainera Nicolas-en urtebetetzeen ospakizunarekin koinzidituz. Jende asko etortzekoa zela eta han jarri gintuzten frantxesek etxe guztia garbitzen, eta amaitzean jatekoak prestazera. Aitortu beharra daukat beraiek prestaturikoa ez zegoela txarra baina nire patata tortilen aldean ez dakit ba. Edatekoak ere bagenituen balde bat bete kalimotxo eta guzti, azkenean ez zer ezertxo ere geratu. Oraingoan are eta jende gehiago etorri zen festara, asko gainera guretzako opariekin. Giro polita zegoen eta urtebetetzeetako tarta kandela eta guzti ere ez zen falta izan. Ta bueno, 12:30-ak aldera denok Ginara, betiko tabernara. Han, betikoa, edan eta nexken inguruan dantzan ibili.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home