Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

sábado, diciembre 11, 2004

Hirugarren Mezua (email)

Kaixo peña!
Ikusten dut kasu handirik ez diozuela egiten nire web orriari asi que uste dut honen tankerako mezuak bidaltzen asi beharko naizela; ez larritu oso noizik eta behin izango da.
Ea ba, azken egunetako gorabeherak laburrean. Pasadan astebukaera oso ondo egon zen, hasteko ostiralean Dave gure irakaslearen etxean izan ginen afaltzen, kategoriko afaria gainera. Larunbatean Iñigoren urtebetetzeak ziren eta lagun ugari gonbidatu genituenez festara, arratsalde osoa hortxe pasatu genuen jatekoak eta edatekoak prestatzen. Giro oso ona zegoen, egiten dugun party bakoitzean hobe pasatzen dut, jendearekin geroz eta konfiantza handiagoa dugu eta hori notatzen da. Ondoren betiko legez, Ginara eta handik bueltan etxera, oraingo honetan ez genuen after partyrik egin. Igandean Oulura joan ginen hockey partidu bat ikustera, sekula ez nintzen halakorik ikusten izan baina primeran pasa nuen, bi taldeak oso onak omen ziren. Astelehenean Finlandiako Independentzi eguna ospatu genuen, Suediatik banadu zenekoa, guk ere ezin ba utzi aukera hau gure herriko independentzia aldarrikatu gabe ta hantxe jarri genituen ikurrina bat eta "Today Finland, Tomorror The Basque Country" zioen kartel bat, jendea paretik pasatzeaan flipatuta geratzen ziren, gero gure etxeko Frantxesn kexak entzun behar, jaja. Asteburu honetan ez dut uste halako mugimendurik izango dugunik, ikasleak examinetan gaude (dagoeneko gainditu dut nire lehen ikasgaia!!!) baina beno, hasteko behintzat gaur Mikkoren etxean elkartzekoak gara gaur gauean lagun batzu. Ta honekin amaitzen dut, ez dizut beti bezala nire kontuekin aspertu nahi.

Ondorengoa HERRISK jokoari buruzkoa da, intereasturik ez bazaudete, saltatu.
Orain HERRISKentzako txanda. Larrituta nabil hona iritxi naizenetik apenas egin baitut proiekturako ezer, zer egin esango didan inor atzetik ez izateak mesede gutxi egiten dit niri :-). Baina beno, jakin dezazuela badudala jokoaren bertsio berri bat. Zerri buruzko jokoa den ez dakizuenok, jakin ezazute RISK mahaiko jokoaren bertsio bat dela ordenagailurako eta oraingoz behintzat Gipuzkoako maparekin. Email helbide bat (andonisuomi@yahoo.es) dut zeinetara jokoaren instalatzailea igo dudan, probatu nahi izanez gero, korreoa begiratzera sartzea besterik ez duzue, kontrazeinua "erraza" da, hori bai, ezazue mesedez ezer ezabatu.Yahook 10 megatako artxiboak igotzea baino ez duenez uzten hiru zatitan banandu behar izan dut "Hacha" programarekin, eta berriz pegatzeko programa bera erabili beharko duzue (hau ere igo dut). Hau da egin beharrekoa, hiru fitxategiak eta Hacha jeitsi, Hacha deskonprimitu eta "Pegar" botoian sakatuta hiru fitxategiak elkartu. Fitxategi berrian setup.exe bat aurkituko duzue instalaziorako. Litekeena da instalazioa zeozer falta dela edo esatea, lasai, omitir-i eman eta kitto. Azkenik Fitxategian aurkitzen diren "DatuBaseak", "Marrazkiak", "SaveGames" eta "Soinuak" karpetak, Herrisk jokoa instalatu den direktorio berera kopiatu behar dituzue (segurasko c:\Archivos de programa\Herrisk\). Honela ya programa exekutatzeko prest zaudete. Nahiago baduzue jokoaren kodea ere utzi dut honela norbaitek Visual Bsic 6.0 instalatuta izanez gero ikusteko eta exekutatzeko. Oraingoan ez dut makinari buruzko inongo aldaketarik egin, lehendik zeuden akatsak zuzentzera eta bestelako kontu batzuk gehitzeko mugatu naiz. Zuek jokoa probatzeko interesa izatearen arrazoia zera da, ya erabaki dudala gabonetan a tope hasi behar naizela benetan nire proiektua denarekin (jokoari ikasteko gaitasuna ematea) eta ordurako akats guztiak erabat konponduak egotea nahiko nukeela. Niri ezinezko zait errore guztietaz ohartzea asi que zuek lagundu ezkero ba eskertuko nizueke, baina ez larritu jokoa martxan jartzea lortzen ez baduzue. Dena delakoarekin badakizue zein den nire emaila.

Hau da dena Raahetik, berri gehiagotarako badakizue non begiratu. Animo Milkshake, ez duzue maketa lehiaketa irabazi baina seguru jarraitzaile pilo bat eskuratu dituzuela!!!
Andoni Albizu Martikorena
Oulu Polytechnic
Raahe Institute Of Technology And Business
Rantakatu 5-7
92100
Raahe, Finland