Gehiago
Hasteko pare bat gauza etxeko frantxesei buruz. Tipo jatorrak dira, baina frantxesak, nik zorionez (edo hobe esanda zoritxarrez) frantxes askorekin tratatu behar izan dut lanean ibili ditudan udaretan asi que badakit nolakoak diren, ez da inoiz generalizatu behar baina badaude gauza batzu gabatxo guztiak deskriabtzeko balio dutenak; beraz ni okerrekoraino ere prest nengoen iritxi aurretik. Lehen inpresia oso ona izan nuen, autobus geltokira hurbildu baitziren nire maletekin laguntzera. Gainontzeko egunetan ezin esan ba ezer txarrik egin dutenik baina bastane a su bola dihoaz, saloia ere hartu dute beraien gela baitz bezala han han ibiltzen dira. Arazoa da Iñigok bi hilabete iragan behar izan dituela beraiekin bakarrik eta ya oso nazkatuta dagoela, ulertzekoa da, beraz apenas dugu beraiekin harremanik, hori bai normalean denok elkarrekin afaltzen dugu. Pasadan hastean beraien lagun bat etorri zen baina hemen egongo ez balitz bezala ze apenas pare bat 'kaixo' edo 'agur' esan dizkiogu elkarri. Orain haiek gabe gaude etxean, San Petersburgora joan dira eta lau egunetarako.
Ea bestelako kontuak. Igandean Diego etorri zitzaigun bisitan, Gazteizko mutil bat duela bi urte gure antzera fakultatetik Erasmus ikasle gisa etorri zena eta oraindik hemen jarraitzen duena. Antza denez neska finlandiar batekin hasi omen zen, gero bigarren urtean karrera amaierako proiektua egiteko bertan geratu zen ta orain ya neska harekin bizitzen jarri da, eta lan bila dabil. Ea, ze gehio, asteartean igerilekura joan nintzen, Donostian nagoela urtean behin juten banaiz asko, hona etorri ta ya segituan jun behar. Ba kriston tokia da, igerilekua lo que es igeri egiteko lekua, ba ohikoa, baina gero bazituen bestelakoo gauzak. Hasteko sauna normal bat, beste sauna heze horietako bat, jo, hau askoz ere hobea, bero asko bai, baina jasangarriagoa, gaienera usai bitxi bat ere bazuen, baina ona; por cierto, mixtoa zen, ta han ez zaigu ba sartzen emakume bat bere bi seme-alabekin, dena den ez zen ezertxo ere ikusten, dena lurrinak estaltzen baitzuen. Gero, bazegoen beste igerileku bat, baina presiopean ura botatzen duten iturri horietakoz betea, a ze gozatua, tobogan handi bat ere bazegoen, ume txikiak bagina bezala ibili ginen.
Herenegun Christine-ren etxean elkartu ginen lagun batzu pizza jateko, baina guk egindakoa eh? masa eta guzti. Dexente tardatu geneuen ze 8 lagun ginen eta lau pizza inguru egin behar izan genituen, labean denentzako lekurik ez zegoenez, ba itxaron behar, baina guay, oso onak atera ziren. Gero gauekoa kasi hobe ez kontatzea. Dena Iñigoren errua izan zen, messenger-ean zebilela enteratu zen eklipsea zegoela ta klaro guk hain iparraldean egonda primeran ikusiko genuela (egia esan izarrak behintzat ezinhobe ikuste dira). Han ibili gienen diskutitzen ea jeikiko edo ez ta azkenean erabaki genuen goizeko 3-etan jartzea iratzargailua. Kostata, baina jeiki ginen, kriston hotza kalean, eta gu kamara ta guzti prest instantatea on bat hartzeko. Zakurran kaka! hori ilargia baino ez zen, bestetan baino zeozer argitsuago baina beste ezer ez. Nada, berriz bueltan etxera. Baina klaro goizeko 5-etan hasten omen zen ilargia eguzkitik hurruntzen, asi que ordun ere altxa behar. Oraingoa hobea izan zen, zeozer nabaritzen zen, baina igual dio, orain ere EH-an egingo ez genituzkeen gauzak egiten, soilik atzerrian gaudelako. Ta bueno, gero ya 7:20-tarako berriz jeiki in behar, asi que pentsatuko duzuen bezala hurrengo eguna kostata pasa genuen. Gaurkoz nahiko. JOTAKE.