Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

lunes, octubre 25, 2004

Lehen Parrandak

Badihoa ba gehienok jakiteko gogoz zaudeten kronika. Ostiral eta larunbat gauetako plana bera izan da Iñigo, Christine izeneko neske alemanarriarentzat eta niretzat: afaldu, zerbeza batzuk edanaz kartetan ibili, tabernaren baterara joan hitzegin eta musika ona entzuteko, eta azkenik Gina-ra joatea. Finlandian inoiz izan den orok aldez aurretik ohartarazi baninduten ere, egia esan ezin esplika daiteke hemen duten arazo larria alkoholarekin. Ea, hasteko, Gobernuaren esku dauden denda berezi batzuetan baino ezin daiteke erosi alkohola, eta herri guztia bertara joaten bada ere erostera, askok lotsatuta bezala, dendatik irten bezain pronto gorde egiten dute erositakoa, denek berdina egiten badute, zertaz lotsatu? porcierto, oso oso garesti dago dena, irabazi galantak izangoditu estatuak, hauek edaten dutenarekin ... Bigarrenik, behin etxean mozkortuta, jendea tabernetara joaten da hare eta gehiago edatera, eta panorama benetan larritzekoa da. Ostiralean izan ginen lehen tabernan, mundu guztia 35 urtetik gorakoa zen, jende zaharragoa ere bazen bertan, batzuk hizketan, beste batzu erdi lokarturik, baten bat bakarrik hizketan, norbaitek kaso egingo ote zion itxaroten, baina oinez zihoan oro balantzaka. Finesak nahiko itxiak dira egunez, baina edanda daudenean zearo aldatzen dira, edonorekin hitzegiten dute betiko lagunak bailiran, baina beno esan didatenez zearo mozkorturik egon arren ez omen dira batere biolentoak.
Larunbatekoa hobe egon zen, jende gehiago baitzebilen, neska polit asko ikusi ahal izan genituen. Uste nuen Suediarren antzera hauek denak errubiak izango zirela, baina ez, halako asko badaude ere, badira morenak eta ilegorriak ere, zein baino zein ederragoa. Beno, itsusi xamarrak ere badira batzu, baina benetan, begia paretik kendu ez izateko asko daude. Han hasten dira dantzan gainera, eroak bezela, inongo lotsarik gabe ... eta hoberena da niretzat datozen 8 hilabetetan hala izango dela! Gainontzean bi finlandiarrekin ere izan ginen hizketan, nongoak ginen galdetzean Iñigok Spain esan zien, ta segituan asi zitzaizkigun futbolaz hizketan, baina nik ordea Basque Country esan nien ta orduan "you are terrrorrrista!" haiek, baina txantxetan noski; Erreala ezagutzen omen zuten, Xabi Alonso, De Pedro. 3:45 aldera etxera, ze orduan ixten dituzte tabernak eta inor ez baita kalean geratzen (noski, iten dun hotzakin).