Lehen Astearen Balantzea
Dagoeneko iragan da astebete Raahe-ra iritxi nintzenetik eta ezer gutxi badago ere kontatzeko, bizi naizenaren berri ematea egoki iruditu zait. Aste honetan ikasle zein irakasleek oporrak ditugu fakultatean, pentsa, hona etorri ta dagoeneko oporrekin. Hontaz, astea herria ezagutzen eta kurtsoan zear behar izango ditudan gauzen preparatibotan egin dut: bankuko kontua egin, finesezko hiztegi bat erosi (EH-tik nenkarreran galdu egin zitzaidan lehen egunean autobus geltokian), polizira joan (ez, ez, ez uste kartzelara eramango nautenik, hiru hilabete baino gehiago egon behar izanez gero, jakinarari egin behar da), ikasle zein liburutegiko txartelak lortu ... asi que ia erabat prest nago, baina ez guztiz. Postaz bidali nuen ordenagailua ez da oraindik iritxi eta Iñigoren portatilarekin moldatu behar naiz; hemen interneterako atzipen oso azkarra dugu eta dohainekoa gainera, aprobetxatu behar. Ordenagailuarekin batera musika mordoa dakarkit, 700 diska inguru mp3 formatuan, badakizue musikarik gabe ezin naitekee bizi ("music is my life, music is my MEDICATION", Logan Mader). Baina bada beste gauza bat gehigo arduratzen nauena, zein izango diren nire ikasgaiak kurtsoan zear; nolatan nabilen horrela galdetuko duzue, ba gauza da kurtsoarekin erlazionaturiko informazio guztia ordenagailuan dudala eta honetaz gain fakultateko koordinatzailea oporretan izan dela aste honetan, asi que bihar bertan dena konpontzea espero dut.
Esan bezala herria pixkat ezagutzeko aukera izan dut. Txikia da (23.000 biztanle inguru) eta behar dena aisa aurki daiteke, baina hala eta guztiez ere zenbaitzuetan bizikleta hartzeko beharrean aurkitzen gara (etxean badugu bat eta oso ondo etorriko zaidala uste dut, ya pentsatzen jarria nintzen hainbeste denboraren ondoren, Donostian egunero bizikletan ibili eta gero, hemen 8 hilabete gabe egon ondoren, ahaztuko ote zitzaidan ibiltzea) distantziak handi xamarrak direlako, esan nahi dut ez daudela gune guztiak pilatuta EH-an ohikoa den bezala. Etxea berriz, primerakoa, uste dut aurreko mezuan komentatu nuela baina hala da, ezinhobe dago kokatua gainera: kanpusean bertan, erdigunetik gertu, itsasoa bi pausutara dugula eta nahi izanez gero pasealdi politak emateko basoa ondoan.
Lehen Iñigo aipatu dizuet baina ez dut uste aurkeztu dizuedanik. Iñigo Zarauzkoa da eta nire antzera Donostiako Informatika Fakultatetik dator Erasmus ikasle bezala. Berak ere ikasgai gutxi batzu baino ez ditu karrera amaitzeko baina horretaz gain lan bat aurkitu du bertako fakultatean programatzaile gisa eta soldata onarekin gainera. Etorri aurretik apenas elkar ezagutzen genuen baina orain nahiko lagun egin gara, uste dut bi hilabetez bi frantsesekin bakarrik bizitzen egon ondoren desiatzen zegoela "normala" den norbait iristeko. Hau da dena oraingoz, hurrengo mezuan aurreko bi egunetan egindako parrandaren berri izango duzue.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home