Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

miércoles, octubre 27, 2004

Bigarren astea

Aurreko mezuan ahaztu egin zitzaidan komentatzea gauza nahiko kurioso bat, kuestioa da hemen pizzeria ugari daudela eta ostiral, larunbata eta azteazkenetan (EH-ko ostegunen tankeran hemen azteazkenak daude) irekita egoten dira gauez. Taberna guztiak 3:30-ak inguruan ixten dituzten bitartean hauek gau osoa zabalik, arraroa ezta? Denek bertako neskei galdetzea besterik ez didazue egiten eta egia esan apenas konta diezazueket ezer, gutxi batzuekin hitzegin baino ez baitut egin. Larunbat gauean dena den, han hurbildu zitzaiten bat (oso polita ... beno oso osa zegoen) baina finesez hizketan. Pentsatuko duzuen bezala nik ez nion ezertxo ere ulertu (iada jabetu naiz 5 urte hemen pasata ere finesez ezer jakin gabe jarraituko nukeela, hizkuntza zailagorik!), ta bera hortaz jabetetzean, "ah, finesa zinela uste nuen" esan zidan, ta ya bigarrena da, jo, ohartarazi ninduten lagunek hemen ez nindutela atzerritar baten tankeran ikusko ta hala da.
Beno, goazen beste kontutara ya. Ya askoz ere gustorago nago hemen. Lehen egunetan ez nintzen oso gustora sentizen, granoz beteta, entzumen arazoekin eta eztarriko minarekin iritsi bainintzen, baina ya erabat sendatu naiz. Herenegun hasi nituen klaseak baina uste dut lehen ebaluaketa honetan ezer gutxi egingo dudala, apenas batitu klaserik. Ikasgaiak oso motzak dira eta erraz xamarrak, deskatsuak izanten ditugu klase 45 minuturo eta ikasgaia amaitu bezain pronto dugu azterketa, nahiko desberdina EHU-rekin alderatuta, hobe. Oraingoz karrera amaierako proiektuarekin aurreratzeko aprobetxatuko dut, baina klaro horretarako nire ordengailua behar dut; atzo iritsi zitzaidan arren (kaxa unibertsitatera iritxi zen, ta han denak arrituta zeuden halako kaxa handia nirela zela esatean) oraindik kableak, teklatua eta abar dituen bestea ez dut asi que itxaron egin behar. Por cierto askok oraindik ez duzue jakingo zerri buruzkoa den proiektua, ta kontatu egingo dizuet, sinple sinple ze badaude informatikan tutik ere ez dakitenak. Gauza da RISK mahaiko jokoaren ordenagailuko bertsio batean nabilela lanean, oraindik zenbait gauza osatzeke daude baina lo que es jolastu, jolastu daiteke. Askok pentsatuko duzue, "ta hori da goi injenieritzako karrera baten karrera amaierako proiektua?", ba ez da hori, beno horretan oinarritzen da, baina nire helburua orain makinari adimena gehitzea da, hobe esanda ikasteko gaitasuna; makina bera adimen artifizialeko teknikaren batekin entrenatua izango da eta honela gero edonork jolastu ahal izango du bere aurka, asmoa ahalik eta adimen handiena gehitzea da, egia esan gaur egun badauka zeozer, baina nahiko primitiboa. Polita dirudi eta uste dut gustora egingo dudala, eragozpen handiena zera da, tutorea han dudala Donostian eta email bidez baino ezin izango naizela berarekin komunikatu itzultzen naizen arte (esan al dut Ekainera harte ez naizela itzuliko? ez dut uste Gabonetan han izango naizenik), ta hemengo fakultatean ez dagoela irakaslerik arlo honetan lagun diezadakeenik; ez dio inporta, zeozer egingo da :-). Oraindik ez dizuet etxeko frantxesei buruz hitzegin, hurrengo mezurako utziko dudala uste dut.