Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

viernes, octubre 22, 2004

Lehen Mezua (email)

Kaixo denoi!
Zuotako gehienok jakingo duzuen bezala Finlandian naiz, Oulu Polytechnic Unibertsitateko Erasmus ikasle bezala 8 hilabetetarako. Etorri aurretik lagun asko agurtzeko aukera izan dut baina beste batzurekin ezinezko suertatu zait, asi que bueno, sentitzen dut, bueltatzean izango da denbora elkartzeko. Gaurkoa bigarren eguna dut Raahen (hala deitzen da nire herria, mapan ez duzue aurkituko nahiko txikia baita baina Oulu hiritik oso gertu dago) eta oraindik bizimodu berrira ohitu ez banaiz ere nola edo hala moldatu naizela uste dut. Egia esan bildurrik handiena ez nion ez bertako hotzari, hizkuntzari, janariari edo hainbeste denbora etxetik kanpo egoteari, baizik eta bidaiari; zihur nengoen behin hona helduta oztopo guztiei aurre egiteko gai izango nintzela baina iritxi aurretik bi hegaldi hartu behar nituen eta behin Finlandian bi autobus (que por cierto azkenak ziren), eta hortan edozein atzerapen edo bestelako eragozpenek zer egin ezinik utziko ninduen herrialde atzerritan batean. Zorionez dena behar bezala atera da eta ya hemen nago. Etxean oso arrera ona egin didate, Zarauztar bat eta bi frantxesekin nago (bat baino gehiago parrez lehertzen egongo da, nik hauei dieten paketea jakinda, bana tira, jatorrak dira), eta izugarrizko lekua da: etxe osoa gu laurentzako baino ez da eta benetan handia da, fakultate ondoan dago, interneterako atzipen azkar eta dohainekoarekin, lotarako ohe eta sofa anintzekin eta oso merkea. Aste honetan ez dut klaserik asi que denbora adina dut denerako baina kontuan hartzekoa da dagoeneko arratsaldeko 6-tarako gaua dela (eta hau okerrerunz joango da) eta goiz jeiki beharra dago argitasunik ikusi nahi bada. Atzo saunan izan ginen laurok, ni izan nintzen irteten lehena klaro, ze beraiek ohituta zeuden; asko harritu ninduena zera izan zen, afaltzeko saltxitxak genituela eta hara eraman zituztela bertan egin zitezen, gu barruan geunden bitartean, noski 80 gradutan txuleta bat eramanez gero ere egingo da! Oraingo honetan email bidez eman dizkizuet bertako berriak baina aurrerantzean seguraski beste era batean moldatuko naiz; web orri bat argitaratzeko asmoa dut, eguneroko on-line baten tankeran, bertan nire kontuak irakurri eta argazkiak ikusi ahal izango dituzue, prest izan bezain pronto emango dizuet helbidea. Dena den, oraingoz ordenagailu gabe nabil, pasadan astean bidali bainuen korreoz (noski mp3-z eta pelikulez beteriko cd mordo batekin) eta Iñigoren portatilarekin nabil; ordenagailua iritxi arte ezin dut proiektuarekin jarraitu (bai Herrisk-ekin) baina baditut bestelako gauzak egiteko. Badakit batzuetan luzeegiak egiten direla nire mezuak irakurtzeko, horrregaitik pentsatu dut laburpen tankerako batzu egingo ditudala, dena ikusiko da. Batzueri kosta egingo zaizue euskaraz irakurtzea baina ohitu beharko zarete ze ez naiz ni orain hasiko mezu guztiak itzultzen, asi que praktika bezala har dezakezue. Por cierto, erantzunak ongi etorriak dira eh? ze gero denek didate: "ah bai, irakurri nituen zure mezuak, oso ondo zeuden ..." baina gero idatzi gutxi batzuek, asi que ez zaitezte izan alperrak, horrela hango kontuak jakingo ditut. Beno ba, laister arte, ondo segi.

Andoni Albizu Martikorena