Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

domingo, enero 23, 2005

Atzeratutako Kontuak (oso luzea) II (CENSORED)

Party Mikkoren etxean eta After-Party hor nonbait urruty

Gaur arte publikatu ez badut ere, kontakizun hau aspaldi idatzi nuen, gertatu eta hurrengo egunean, kriston resakakin neola, beraz ez arritu 'atzo' eta halakoak irakurtzen badituzue.

2004-12-12, Raahe

Atzokoa bai parranda borobila, beste batzu izan ditugu Rovaniemikoa kasu primeran pasatakoak baina atzokoa beste kontu bat da, ezin dakioke beste ezer eskatu halako gu bati, ahaztezina izateko osagai guztiak biltzen ditu.

Aratsaldeko 4-ak aldera Mikko gure tutoreak DC++-en (pelikula piloa jarria nuen jeisten programa honekin diska gogor berria zela eta, gainera internetik gabe nago oraindik banned listan bainago oraindik) nahi izanez gero gauean bere etxera hurbiltzeko esan zigun, lagun batzuk elkartzekoak zirela eta gu ere gonbidatuak geundela, ta nik baietz, hantxe izango ginela, Iñigo Oulun zegoela erosketak egiten baina atsaldean bueltatuko zela (egia esan handik gutxira etxean zen, Dave-ek ekarri zuela eta). Bide batez bizikletaren atzeko gurpila puztutzeko intxadorea eskatu nion. Arratsalde osoa emailak idatzi eta orria eguneratzen pasa ondoren, Christine, Iñigo eta hirurok haruntza habiatu ginen, hantxe hartu genituen gurekin salmiaki botila, whisky-akin nahastutako coca cola eta zerbeza batzuk, edateko zeozer edukitzeko baino ez, sin más.

Party antzeko zeozer zelakoan nengoen baina azkenean hitzegi, musika entzun eta edateko baino ez ginene elkartu. Mikko, honen lagun fines bat, Stephan, Damian, Ludo eta gu hirurok geunden, Eric eta Echu ere etortzekoak ziren baina azkenean ezetz. Ederki pasa genuen, Mikkok gitarra zuen eta berak eta Ilegorrik amaitu eta gero, nire txanda (haiek oso ondo jotzen dute eta nahiko lotsagarri geratu nintzen, gustora egoten da haiek jotzen entzuten). Metallica, Megadeth, Pantera (Dimebag Darrel, R.I.P.), Bob Marley, Itoitz, Latzen eta abarri errepasoa heman ondoren, hor ez zait ba erortzen lurrela nire basoa, oraingoa ere, zer egingo zaio ba. Mini-party honi amaiera heman aurretik, Jackass-eko partaide den baten programa propioko kapitulu bat ikusi genuen telebistan, a ze barreak, dena bere gurasoak amorrazteko.

Hortik zuzenean Rithim Kelery-ra (ez dut uste hala idatziko denik baina tira). Aurreko asteburuekin alderatuta jende gutxi zebilen, Mikko eta bere laguna billarrean jolasten ibili ziren eta gu de mirandas zerbezak edaten, baina gustora, ordurako kontentu xamar genbiltzan biok. Handik Bluesmouth-era, lehen aldia zen niretzat hemen, beti Ginara joaten gara aurreko batean
azaro bate izan bakenuen bertara sartzea, gure lagun bati ez zioten sartzen utzi edanda zegoelako ta klaro guk ez ginela sekula berriz hara sartuko. Antza denez normalean jende nahiko mozkorra eta helduago izaten omen da han baina atzo giro polita zegoen, betea zegoen baina lasai egoteko moduan, eta nexkatxa asko. Noski gu neskak izaten diren lekura hurbildu behar ba, dantzalekura, eta betiko legez tontoana egiten hasi. Han ikusi genituen Ilegorri eta Gizontxo dantzan baina bigarren honek bapatean ospa egin zuen. Ordurako Damian hiru rubiekin zebilen eta gu aurkeztu gintuen, orduantxe hasi zen gero liada gorda bilakatuko zena.

Oso sinpatikak ziren, segituan hasi zitzaizkigun nongoan ginen galdetzen eta bestelakoekin, badirudi Raahetik 30 km hegoaldera dagoen herri txiki batekoak direla eta maiz etortzen direla hona. Ohartzen ari naizena zera da, hemen Finlandian benetan gogorro dituztela suediarrak eta horek nola edo hala elkarrizketa luzatzeko bidea ematen digu guri, euskaldunoi gure arazoaren berri ematean. Dantzatu, hitzegin eta edateakin segituan pasa zitzaigun ordua, gero kalera atera ginen denok. Bazirudien gustora zebiltzala gurekin, fines batzu hurbildu zitzaizkien ere beraiekin hitzegitera baina haiek ezetza, ez zituztela nahi, behingoz bada ere ingelesez nahiago zutela hitzegitea eta gurekin geratu, ta gu kontentu. Azkenean fakulateko bi tipo elkartu zitzaizkigun, bata gure tutorea omen zen, nik ideiarik ez, baina lasiter utzi genituen alde batera after partyra joatean. Nexkek Raahe kanpoaldean zegoen after party baten berri eman ziguten, haiek hara zihoazela baina ez zutela lekurik hirurontzat kotxea. No problem, Ilegorrik bai biatu kotxea, ta hark eraman gintuen (eta bide batez beste bi tipoak alde abtera utzi ;-))

Eskerrak tipetako bat gurekin etorri zela, etxea oso urruti zegoen, baso bide batetik sartuta, flipatzen hasia nengoen ea nora ote geramatzan. Iritxi ginen ba azkenean, joe, a ze etxea hura, ez dakit nola deskribatu baina hori etxea baina zeozer gehiago zen, geroxeago jakin genuen hura herriarena zela, gazteek erabiltzen dutela festak eta egiteko, badakiteba bai gazteei ondo pasatzeko baliabideak ematen, nahiago nuke halakorik balego Donostia aldean ere. Ez genuen inortxo ere ezegutzen baina okerrena da beste neska haiek ere ezetz eta 10 minuturen ondoren alde egin zutela bueltan etxera. Zer egin? ba bertakoekin erlazionatu, ordurako gehineak oso mozkorrak zeuden eta oso erraza izan zitzaigun giroan sartzea. Hala ere denbora baten ondoren bueltatzeko ordua zela pentsatzen hasi ginen, 6:00ak inguru izango ziren. Iñigo ete ni etxea pixkat ezagutzera animatu ginen eta tontoana egiten ibili ondoren berriz ere festa girora habiatu ginen. Han hurbiltzen zaigu ordea neska ilegorri bat dantzatzen, nik hariari jarraitu eta 5 minutuz edo dantzan ibili ginen
(sentizen dut hemendik aurrerakoak ez du zentsura pasa).