San Sebastian Party (email)
Aurrekoan luzaraon egon nintzen nire berri eman gabe eta orain berriz azkarregi akaso, onezkero baten batzuk aspertuta ibiliko dira nire mezuekin. Atzo San Sebastianak ospatu genituen hemen etxean eta horren berri emateko baino ez da. Gauza jakina da inork nongoa naizen galdetu ezkero, erdi Igeldokoa erdi Donostiakoa erantzuten dudala baina hori ez da
oztopo izan San Sebastian eguna arrotasunez ospatzeko, egun bat atzeratu
dugu baina gainontzean berdina izan da. Kriston festa antolatu genuen,
semestre berria behar bezala hasteko. Oraingoan Ouluko lagun batzuk ere
etorri zitzaizkigun, etxean nahikoa leku dugunez, hemen geratu
zitzaizkigun lotan. 35 pertsona edo elkartu ginen, sekula baino gehiago
eta oso giro polita izatea lortu genuen, pentsa nongoak ziren gure
gonbidatuak: EEBB, Peru, Kenia, Finlandia, UK, Frantzia, EH, Espainia,
Errusia, Txina, Nepal... Nexka fines batzuk ere etortzea ere lortu
genuen, halako festak eginez bagabiltza pixkanaka pixkana lagun berri
asko egiten. Ba hori, han jarri genituen denak beren tanborrero
txapelekin eta esplikazio txiki batzuen ondoren, abestia martxan jarri
eta denok jarri ginen tanborrada jotzen; oso kuriosoa irudia, ni makil
luze batekin zuzendari gisa eta gainontzekoak beren kubiertoekin
plastikozko platerak jotzen. Argazki bat erantsi dizuet ideia bat egin
dezazuen baina laister gehiago igoko ditut nire orrira. Bideo txiki bat
ere badut prestatua, 5MBkoa da asi que bidali baino hobe nire korreoko
kontuan uztea erabaki dut nahi duenak jeisteko. Badakizue
andonisuomi@yahoo.es, kontrazeinua:erraza. Karaokearekin tontoana egiten
ibili ondoren 13:00ak aldera tabernetara habiatu ginen eta hauek ixtean
bueltan etxean jarraitu genuen festarekin, oso ondo pasa genuen.
Hurrenarte!
Andoni Albizu Martikorena
Oulu Polytechnic
Raahe Institute Of Technology And Business
Rantakatu 5-7
92100
Raahe, Finland
http://andonisuomi.blogspot.com
www.flickr.com/photos/andonisuomi/
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home