Mi foto
Nombre:
Lugar: Donostia, Euskal Herria, Cameroon

domingo, enero 23, 2005

Onnelista uutta vuota 2005! (email)

Kaixo berriz ere denoi, eta urte berri on!

Oraingoan denbora luzea eman dut idatzi gabe eta nire orria ez
dudanez maiz aguneratu zuetako batzuk hasi zaizkit galdetzen zer
demontretan ote nabilen. Gauza da urte berriarekin a tope ibili
naizela nire proiektuakin, orain arte egin ez dudana orain
berreskuratu asmoz; lehen bi asteetan bakarrik izan naiz etxean Iñigo
EHra bueltatu baitzen eta frantxesak ya betirako joan baitira ta
orduan aukera ona nuen behingoz lanean hasteko. Ah, ez dut esan, baina
onezkero uste dut jakinaren gainean izango zaretela, nik Gabonetako
oporrak hemen igaro ditudala, vamos que 8 hilabeteak hara bisitarik
egin gabe pasako ditudala. Oso ondo pasa dut, finlandiar lagun baten
familiak Gabon Gaua eta Gabon Eguna haiekin pasatzera gonbidatu
zidaten Kuivaniemi izeneko herriska txiki batean, handik Urte Berri
egunerarte beste euskaldun batekin egon naiz Oulu hirian, han askoz
ere gauza gehiago egiteko dago, ta gero berriz buelta Raahera. Egun
horiek nolakoak izan diren jakiteko kuriosidadea izanez gero nire
orria bisitatzea baino ez duzue.

Pasadan astean ordea gauzak betiko normaltasunera buletatu dira.
Astelehenean Iñigo bueltatu zen eta asteazkenean gure etxera inkilino
berri iritxi zitzaigun, lehenoko bi frantxesen ordez orain Khrystoff
izenko polakoa dugu, uste dut honekin primeran moldatuko garela, oso
tipo jatorra da. Ta klaro, hemen Raahen berria denez welcome partya
egin behar ba, bertako jendea ezagutu zezan. Ez ginen asko juntatu
aste erdian zelako baina hala ere ondo pasa genuen, Iñigok ekarritako
patxaran botilla ustu eta khrys-eko ekarriko Vodka polakoa edan eta
gero tabernetara joan ginen. Ostiralena berriz Sauna Party genuen
Oulun ta han habiatu ginen Raahekoak autobusean bertako ikasleekin
elkartzeko. Toki txikia zen baina jendetza ikaragarria bildu ginen. Ta
han ba betikoa, jendeakin hitzegin, saunan egon ta edariak amaitu
zirenean tabernetara, Khrys eta ni gero han geratu ginen lotan. Ta
hurrengo egunean Diegorekin (EHko beste mutil bat hirugarren urtea
daramana Finlandia bere neskakin bizitzen) bueltatu ginen kotxean.
Orduan ere parranda ba, Diegoren neskaren lagun baten urtebetetzea
ospatzen zen ta klaro gu ere hantxe. Laister idatziko ditut juega
horien kronikak baina aurretik bsete hainbat gauza ditut kontatzeko.

Ta ikusten duzutenez denbora askorik ez dut zuei idazten ibiltzeko.
Zuek ere ez duzue egiten ba maiz eh? badakizue nire idatziz gero
erantzungo dizuedala, baina pentsatuko duzue bestela niri zaila egiten
zaidala bana ban denoi idaztea. azkenaldian gainera postal dexente
idazten ibili naiz, dagoeneko banoa 40 bat. Por cierto, pare bat
gauza, inork nik idatzitako bat jaso nahi badu eman diezadala bere
helbidea, lotsarik gabe, askorenak baditut baina ez denenak, ta
jasotzen duzuenok abisatu, ze gero nik bestela ez dakit zeini irtxi
ote zaion eta zeini ez, badakit batzuk bidean galdu direla.

Gainontzean esan behar dizuet aurtengoa oso negu epela dugula -12tik
ez da jeitsi termometroa eta horrela kalean lasai lasai ibil zaitezke
oinez, aurreko urteetan onezkero -30 omen zeuden, hala ere otsaila
omen da hilabeterik okerrena. Oraindik ere argitasun gutxi dugu, baina
behin Santo Tomas eguna pasata hori konpontzen dihoala dirudi, egunero
pare bat minuztu gehiagoz dugu egunargia. Oso arriskutxu dabilena
lurra da, pare bat egunetan elurrik ez badu egiten erabat izoturik
geratzen da dena eta abilidade handiakin ibili beharra dago lurrea
erortzerik ez baduzu nahi, ez dut ulertzen edadetutako jendeak nola
biziraun dezakeen hemen, benetan kontu handiakin ibili beharra dagoel.
Ta bizikletan joan ezkero ya ni te digo, mas vale manillarra ondo
kontrolatzea, pixkat jiratuz gero lurrean zara eta. Ah, ta atzo
itxasoan oinez ibili ginen, bai bai, oinez, aspalditik erabt izoztua
baitago ta orduan gainean arazorik gabe ibil zaitezke, ikusi behar
gintuzuen herenegun tabernetatik bueltan Diego, Iñigo eta ni ibaiko
zubi azpian irristaka, jajaj.

Hori da dena oraingoz, laister arte!




Andoni Albizu Martikorena
Oulu Polytechnic
Raahe Institute Of Technology And Business
Rantakatu 5-7
92100
Raahe, Finland

http://andonisuomi.blogspot.com
www.flickr.com/photos/andonisuomi/