Irakurleak
Urte berrian sartzearekin bat pentsatzen jarri nintzen ea pena merezi ote zuen orri honekin jarraitzeak. Nire asmo nagusia hemen Finlandian urte honetan biziko ditudan esperientzia islatzea da, urte batzuren ondoren berriz ere hemen igarotakoa gogoratzeko, baina honekin batera nire helburua lagunei nire berri ematea da, nola nabilen jakin dezaten. Zoritxarrez ohartu naiz gutxik egiten diotela kasu orrialde honi eta honek idatzen jarraitzeko animoak gutxitu dizkit.
Harritu nauena ordea zera izan da, badagoela jende ugari ni ezagutu gabe nire kontuak irakurtzen dabilena, horietako batzuek komentarioren bat utzi dute eta beste batzuek emailen bat bidali ere bai. Honek aurrera jarraitzeko animoak ematen dizkit, hor nonbait norbait dabilela jakiteak idazten jarraitzera bultzatzen nau.
Aurrekoan baten batek zenbait geldera egin zizkidan. Coca Cola-ren eta Mac Donald's-eko hamburgesaren prezioak ez dakizkit baina Jack Daniel's-ak 24 euro inguru balio ditu eta hori hala da Finlandia osoan, alkohola gobernuaren esku dauden denda berezi batzuetan baino ezin baitaiteke erosi. Dena den prezioak orokorrean altuagoak badira ere ez dago nik uste adinako alderik. Gainontzeko herri eskandinabiarrekin alderatuta Finlandiak Errusiaren eragina asan omen du eta beraz euren sistema (eta prezioak) eta EHkoekin asko aldentzen. Ta bai, tabernak EH-n bezala, beno Donostian bezala, 03:30-tan itxita
4 Comments:
Esaten dutenez, norbera bizi den herria beste batekin konparatzeko (prezioak direla eta) Mac Donalds-en edo antzeko dendetako prezioak konparatzea dela onena. Hau da, Donostian hanburgesa + koka kola 4 euro balio baditu, Oulu edo Rahre zenbat?. Adibide hau, Zeelanda Berriko web orri baten irakurri nuen.
Kalean ez irristatzeko (izotza dela eta), zer oinetako mota erabiltzen duzute; edo zolan likidoren bat jartzen duzue.
Mila esker
Antonio Alonso
Ba gure herrian Raahen ez dugu MacDonald's-ik (Raahen bai baina han gutxitan izan naiz), antzeko zeozer badago baina oraindik ez naiz sartu bertan, ez dakit zenbat balioko duen, baina bai, 4 euro inguru nik uste, jakitean esango dut.
Ta irristatzearena bai dela arazo larria, ni gaztea izanik askotan arazoak baditut zutik mantentzeeko (pare bat aldiz edo eroi naiz dagoeneko) pentsa ezazu edadetutako jendea. Bai, uste dut badaudela oinean jartzeko hiltzeak edo dena delakoak, hemen bizikletak ere halakoekin ibiltzen dira
"Raahen bai baina han gutxitan izaten naiz" -> OULUN bai baina han gutxitan izaten naiz
Aupa Zantxu animo kaben zotz, nola esaten dezu zure lagunek ez diogula orrialde honi kasorik eginten. Ni behintzat astero begiratzen det ea zerbait berririk jarri dezun ikusteko, eta honekin batera argazkien orrialdea.
Benga Antonio sauna party handi bat prestatu gu iristerako, ok.
Publicar un comentario
<< Home